Aritmomania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Aritmomania
Deskribapena
Motaburuko gaitza
Bulkaden kontrolaren nahasmendua
Identifikatzaileak

Aritmomania nahaste obsesibo-konpultsibo gisa ikus daitekeen buru-nahaste bat da[1].  Nahaste hori duten pertsonek beren inguruko ekintzak edo objektuak kontatzeko premia handia dute[2].

Adibidez, eraikin batetik igotzen ari diren bitartean eskailera-mailak zenbatzeko edo hitz baten letrak kontatzeko beharra senti dezakete. Askotan, ekintza jakin bat egin behar izaten dute, bestela zorigaiztoko zerbait gertatuko dela uste dute. Beste adibide batzuk dira zoruko edo sabaiko azulejuak, errepideko lerro-kopurua, edo, besterik gabe, zenbat aldiz arnasten edo dir-dir egiten duten, edo zenbait gauza ukitzea, hala nola ateko eskulekua edo mahaia, zenbat aldiz.

Aritmomaniak sistema konplexu bat ere sor dezake, zeinean hura pairatzen dutenek zenbait balio edo zenbaki esleitzen baitizkiete pertsonei, objektuei eta gertaerei, koherenteak izan daitezen.

Zenbaketa ozenki egin dezakete, edo beren barrurako[1].

Aritmomania herri-kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako antzinako kondairetan, banpiroetatik libratzeko metodo bat zen ziape-haziak edo harea sakabanatzea babestu beharreko etxearen teilatuan edo lurrean banpiro bat eduki zezakeen hilobi susmagarri batetik, gau osoan okupatuta egon zedin, eroritako aleak kontatzen. Antzeko istorioek kontatzen dutenez, banpiro bat arroz-zaku batekin aurkitzen bazen, ale guztiak banan-banan kontatu beharko lituzke; gai hori Indiako azpikontinentearen eta Hego Amerikaren kontakizunetan ere aurki daiteke, sorginei eta bestelako espiritu gaizto edo bihurriei buruz.[3]

Errementari filman, Patxi Errementariak garbantzuak botatzen ditu lurrera demonioa zigortzeko, kontatu beharra duela esanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Yaryura-Tobias, Jose A.. (1997). Obsessive-compulsive disorder spectrum : pathogenesis, diagnosis, and treatment. American Psychiatric Press ISBN 0-88048-707-0. PMC 34951468. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  2. Neuropsychiatry. (2nd ed. argitaraldia) Lippincott Williams & Wilkins 2003 ISBN 0-7817-2655-7. PMC 231841018. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  3. McClelland, Bruce. Slayers and their vampires: a cultural history of killing the dead. Editor University of Michigan Press, 2006. ISBN 0-472-06923-3, 9780472069231

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]