Aritzdigorri

Koordenatuak: 42°44′38″N 1°49′01″W / 42.744°N 1.817°W / 42.744; -1.817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aritzdigorri
Datu orokorrak
Garaiera872
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°44′38″N 1°49′01″W / 42.744°N 1.817°W / 42.744; -1.817
MendikateaErreniegako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Aritzdigorri, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Erreniagako mendilerroa aspaldidanik jasan ditu "progresoaren" erasoak. Lehendik ere pistak, errepideak, pinu aldaketak, antenak, erradarrak eta abar pairatu behar izan ditu Iruñeko ortzemuga hegoaldetik ixten duen mendialde gaixo honek. Aspaldi honetan, gainera, haizerroten sukarrak jo zuen, eta azken eraso honek erabat desitxuratu zituen gain hauek, mendizale gehienak uxatuz. Horregatik eskertzekoak dira Aritzdigorri bezalako gainak: haizerroten gaitzetik libre izateaz gain, itxura erakargarri samarra du, bere gailurreko konglomeratuzko arroka lerden horiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritzdigorri, http://www.euskal-herria.org/.