Arja Kajermo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arja Kajermo

Bizitza
JaiotzaFinlandia, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Suedia
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa eta idazlea

Arja Kajermo (Kiuruvesi, Finlandia, 1949) marrazkilaria eta eleberrigilea da, Suedian hazia, Irlandan bizi da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arja Kajermo Kiuruvesin jaio zen; familiak baserri txiki bat zuen han. 1955ean, Stockholmera joan ziren bizitzera, berak sei urte zituela. 1970eko hamarkadan, Arja Kajermo 'au pair' gisa joan zen Dublinera.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikigile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arja Kajermo marrazkilari gisa hasi zen lanean In Dublin aldizkarirako. Bi hilean behin komiki bat argitaratzen zuen aldizkari horrentzat, hamar urtez. Aldizkarian agertutako lanek osatutako The Dirty Dublin Strip Cartoons bere lehen komikia Poolbeg Press argitaletxeak argitaratu zuen.

Aldizka karikaturak egiten zituen Attic Press editore feministarentzat eta, batzuetan, Irlandako prentsarentzat: The Sunday Press (gaur egun desagertuta), The Irish Times, Image magazine eta Magill. Dublin Four bere komikia Sunday Tribunean argitaratu zuen.

Arja Kajermok Tuula komikia ere marraztu zuen, Dagens Nyheter Suediako egunkariaren igandeko alean agertzen zena.

Tuularen biñetak En pillig sol i Särholmen (Nisses Böcker 2005) liburuan argitaratu zituen. Stockholmeko hegoaldeko auzo pobre bateko eguneroko bizitzari begirada txiki bat da. Bigarren liburu batean, Tuula underbar, underbetald undersköterska (Nisses Böcker, 2008), gaia itxaropenetara, klasera, kulturara, estereotipoetara eta generora zabaldu zuen.

Arja Kajermok ilustratutako liburuen artean, Address Vintergatan (Almqvist & Wiksell, 2003) haurrentzako liburua dago, Annamaria Dahlöfen Hämta kraft (UR, 2008), laneko estresari buruzkoa, eta Bruno Rushforthen eta Val Wassen Get Through (Royal Society of Medicine, 2008), MRCGPeko (Membership of the Royal College of General Practitioners) konpetentzia klinikoen ebaluazioari buruzkoa.

Eleberrigile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arja Kajermoren lehen eleberria, The Iron Age (Burdin Aroa), ingelesez dago idatzita, eta Tramp Press-ek argitaratu zuen, 2017an.[3] Susanna Kajermo Törnerrek irudiztatutako nobela hau 2014ko Davy Byrne's Short Story Award sariketan aurrehautatua izan zen istorio batetik dator.[4] Arja Kajermoren haurtzaroan oinarritzen da neurri batean, gerra ondorengo Finlandian eta Suedian.[2] The Iron Age Republic of Λousness sarirako izendatu zuten, eta Walter-Scott (2018) sarien zerrenda luzearen parte da.[5] Véronique Béghainek itzuli zuen eleberri frantsesera (Éditions Do, 2019).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]