Arkabuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
XVI-XVII. mendeetako arkabuza.
Edo aroko arkabuz japoniarrak.

Arkabuza aurrekargako kanoia duen suzko arma bat da, mosketearen aurrekaria. Bere erabilera aski zabaldua izan zen europako infanterian, XV. mendetik XVII. mendera. Nahiko luzea izan arren, irismen eraginkor txikia zuen (50 metro gehienez) baina oso hilgarria zen; distantzia horren barruan armadurak zula zitzakeen. Erabilterraza zen eta epe laburrean balezta ordezkatu zuen, zeinaren erabilera XVI. mendearen erdi aldean desagertu baitzen. Arkuekin eta baleztekin alderatuz gero, zehaztasun gutxikoa eta irismen laburrekoa zen, baina askoz boteretsuagoa izateaz gain trebetasun txikiagoa behar zen arkabuza ongi erabiltzeko.

Mosketea arkabuzaren hobekuntza izan zen, eta pixkanaka ordezkatu egin zuen. Mosketeak bala astunagoak erabiltzen zituen, boteretsuagoa zen eta irismen eraginkor handiagoa zuen (100 metro). Hala ere ordezkapena ez zen berehalakoa izan, eta denbora luzez (XVI. mendetik XVII. mendera) biak izan ziren erabiliak, mosketea hobea izan arren arkabuza arinagoa eta merkeagoa baitzen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkabuz Aldatu lotura Wikidatan