Edukira joan

Arkade makina areto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkade makina aretoa.

Arkade makina aretoa edo aisialdi-jokoen aretoa, arkade makinaz beteriko areto bat da. Nagusiki gazteen bilguneak dira, bereziki nerabeena.

Horietaz gain, sarri, petakoak eta eskuzko aisialdi jokoak ere izan ohi dira, tartean, mahai-futbola, dardoak, aire-hockey eta billar-mahaiak.

1970ko hamarkadan sortu eta hedatzen hasi ziren eta bere urrezko garaia 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadaren lehen erdialdea izan zen.

Japonian pachinko makinak ere badituzte.

Areto hauek ez dira kasinoekin nahastu behar, horietan apustuak burutzen diren txanpon-makinak dauden bitartean, aisialdi aretoetan orokorki aisialdia edo denborapasatzeko beste helbururik ez duten makina eta jokoak besterik ez baidaude.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]