Parpain-arku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arku fajoi» orritik birbideratua)
Kanoi ganga indartzen duten arkuen eskema.
Sainte-Foy abadiako kanoi gangan fajoi-arkuak.

Parpain-arkua, edo fajoi-arkua kanoi ganga barruan dagoen egiturazko elementu bat da eta kanoi ganga indartu egiten du. Arku mota hau egituran txertatuta dago eta bere orientazioa gangaren ardatzarekiko elkarzuta da; horrela, kanoi ganga ataletan banatuta ageri da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parpain-arkua gangaren barruko aldetik ikusgai dago eta sabaia eusten duten alboko zutabeetan du euskarria, egituraren luzapen modura. Sortutako tentsio indarrak kanpora bultzatzen ditu hormabularren bidez arkitektura erromanikoan, eta, arku arbotanteen bidez arkitektura gotikoan.

Hitz gutxitan esanda, parpain-arkuak kanoi gangak zeharka zatitzen duten arkuak dira eta pisua pilastretara zuzentzen dituztenak;azken hauei, batzuetan zutabe txikiak atxikitzen zaizkie.

Arkitektura gotikoan parpain-arkua esaten zaio eta ertz ganga edo gurutze gangaren parte dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]