Edukira joan

Pilastra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilastra.

Pilastra, harresi edo horma batean itsatsitako pilare edo zutabe bat da. Bere funtzioa egiturazkoa izan daiteke, sabaia, teilatua, taulamendua, moldura edo arkitrabea sostengatuz edo soilik apaingarria. Pilastra (pilare hitzetik eratorritako hitza), zutabeak edo pilareak osatuta dauden eraikuntza elementu berberez osatua dago: harroina, fustea eta kapitela, arkitektura ordena klasikoen arabera.

Orokorrean, apaintzeko elementu gisa, egitura bat eusteko baino gehiago. Horregatik, arkitektura klasikoan, pilastra adibide gutxi dago, egitura elementuak ezinbestekoak baitziren eraikin hauentzako. Arkitekturaren eboluzioarekin eta bere sostengatzerako indarren bultzadei buruzko ezagutza hobearekin, zutabe edo pilareen erabilera hain beharrezkoa izateari uzten dio, baina apaingarri bezala zuten erabilera oraindik oso preziatua zen, eta, horregatik, bere posizioa endekatzen doa, harresian itsasteraino, edo baita horman ahokatzeraino. Inflexio puntu hau, orokorrean, arkitektura pizkundetarrean emana izan zen, bereziki Cinquecentoan eta Manierismoan eta oso erabilia izan zen Barrokoan, bereziki fatxada eta aldareetan. Barrokoan hauen ugaritzeak, pilastra soilaren aldaerak sorrarazi zituen, estipitea bezala, pilastra edo pilarea, enborra edo fustea piramide enbor alderantzikatu forman dagoena, bereziki ugariak espainiar barrokoan.

Pilastraren erabileraren kasu oso berezi bat, arkitektura gotikoan ematen da, non gurutz gangak zituzten sostengatze elementuak gurutze formako pilareak ziren (hau da, sekzioan begiratuz forma hori zutenak), eta pilare hauek halako forma dute, bere lau aurpegietako bakoitzean pilastra bat itsatsi zaion pilare bat delako da, egitura osoak, Gotikoko ezaugarri den pilare forma hau osatuz.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]