Aroa Gorostiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aroa Gorostiza

Bizitza
JaiotzaElorrio1999ko maiatzaren 7a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bizkaia-Durango 2018-
 

Instagram: argoul10 Edit the value on Wikidata
Aroa Gorostiza, Merino eta Olatz Agorria, Bizkaikoloreak V. Klasikoa durangaldean, 2014 maiatza

Aroa Nicole Gorostiza Ulloa (Elorrio, Bizkaia, 1999ko maiatzaren 7a) bizkaitar txirrindulari profesionala da.[1] Bizkaiko eta Durangoko UCIko emakumezkoen talde kontinentalean ibili zen.[2] 2014an Bizkaiko txapelduna izan zen kadete mailan.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrioko Txirrindularitza Elkarteko mutiko batzuk poligono batean bueltaka ikusi ondoren, piztu zitzaion zaletasuna. Txirrindularia izan zen aitak hasieran nahi izan ez bazuen ere, gero izena eman eta lagundu zion. Bere iritziz lautadan nahiko ondo moldatzen da, baita portu laburretan ere. Nesketan Marianne Vos eta mutiletan Mikel Landa ditu idolo. [4]

Txirrindulari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an, urtebete Elorrioko Gaursa-Renaulten, Joseba Gorostiza aita, entrenatzaile izan ondoren, Aroa 17 urterekin Iurretako CAF-Turnkey Engineering klubera itzuli zen, Agus Ruizekin batera prestatzen jarraitu ahal izateko, Espainia osoan egiten ziren probetan parte hartuta. Gainera, pista eta errepideko probak bateratzen jarraitu zuen. [5]

2017an Euskadiko txapelduna izan zen zen. Elorriko Gaursa-Renault Abadiño-Elorrioko Gorostiza txirrindularia gailendu zen modalitateko lau lasterketetan, eta, beraz, berriro ere urrezko domina jarri zitzaion Euskadiko Txapelketan, kadete kategorian bi aldiz lortu baitzuen. Gorostizak txapelketa eskuratzeko, Irama Vega txirrindulariaren laguntza izan zuen, CAF Turkney Engeneering talde iurretarrarena.[6]

2018ko abuztuan Tafallan Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldekako sailkapena irabazi zuten, Martínez, Alonso, Aroa Gorostiza, Henrietta Colborne, Míriam Gardachal eta Enara Lópezen lanari esker.[7]

2019ko ekainean Bizkaiko txirrindulariak garaipena lortu zuen Euskadiko Txapelketan, 23 urtez azpikoen kategorian, 80 kilometro baino gehiagoko ihesaldiaren ondoren.[8] Emakumezkoen II. klasikoan Euskadiko txapelduna izan da Ugaon.[9][10]

2019ko abuztuan Donostiako Klasiko (1.1 UCI) emakumezkoen lehen edizioan eguneko animatzaile handienetako bat izan eta ihesean 3´ aldea izan bazuen ere, ezin izan zuen garaipena lortu. Lucy Kennedy (MTS) izan da irabazlea.[11]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde hauexetan aritu da:[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Aroa Gorostiza Ulloa» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  2. ISSN https://archive.today/20200119233321/https://www.uci.org/road/teams/TeamDetail/14182/1000902/258..
  3. a b «Aroa Gorostiza eta Olatz Agorria, Bizkaiko txapeldun - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  4. AROA GOROSTIZA - Previa Vuelta a Valencia. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Ziortza Isasi ficha por el Lointek y Aroa Gorostiza regresa al CAF Turnkey Engineering» durangon.com 2016-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Gorostiza y Rodríguez suben a lo más alto del podio y Zuazubiskar, octavo en la Copa del Mundo» durangon.com 2017-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  7. (Gaztelaniaz) «El Bizkaia Durango certifica su dominio en el Euskaldun con sus podios en Tafalla y Sopela» durangon.com 2018-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  8. (Gaztelaniaz) Goitia, Jon Ander. (2019-06-04). «Aroa Gorostiza, a piñón fijo hasta su primera victoria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  9. (Gaztelaniaz) Martín, Susana. (2019-06-02). «Aroa Gorostiza, campeona de Euskadi en Ugao» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  10. (Gaztelaniaz) «Las elorriarras Aroa Gorostiza y Ziortza Isasi se proclaman campeonas de Euskadi en Ugao» durangon.com 2019-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  11. Aroa Gorostiza (Bizkaia - Durango) fue protagonista en la primera Klasikoa. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  12. (Ingelesez) «Aroa Gorostiza Ulloa» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  13. (Gaztelaniaz) «Aroa Gorostiza e Irene Loizate seguirán un año más en Bizkaia-Durango» Bikezona.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]