Arrabat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aita Cestac, Lapurdiko 19. mendeko apaiza, sotana eta arrabatarekin.

Arrabata (frantsesez da rabat) apaiz katolikoen jantziaren parte bat izan da[1], ohikoa Frantzian XVII. mendearen eta XIX. mendearen artean. Lepagora moduko bat da, edo lepagoraren luzapen bat: lepotik paparrera luzatzen den lauki bikoitz baten itxura dauka[2]. 20. mendearen hasieran desagertu ziren neurri handi batean.

Ipar Euskal Herrian ere erabili izan ziren: adibidez, Jean Elizalde euskaltzaina halakoa jantzita ageri da Euskaltzaindiko bileretako argazkietan, 1927. urtean.

Apaiz katoliko zein protestanteek erabili izan zuten. Frantzian eta Ipar Euskal Herrian apaizen artean ohiko bihurtutakoak beltzak izan ohi ziren, ertz zuriekin. Beste ohitura erlijioso batzuetan zuriak izan ohi ziren, eta laikoen artean ere, abokatu eta magistratuek erabili ohi dituzte zuriak, baita 21. mendean ere, zenbait herrialdetako justizia sistemetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  2. «Dictionary : RABAT» www.catholicculture.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]