Garlopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrabota» orritik birbideratua)
Garlopa
esku-tresna, woodworking tool (en) Itzuli, artefaktu arkeologikoa eta tresna
Ezaugarriak
Energia-iturriahuman energy (en) Itzuli

Garlopa, marrusketa, arrabota[1] edo kurbia[2] zura landu eta leuntzeko tresna da, zurgintzan ohikoa. Lanabes honek barneko zuloan zeharka burdinazko edo altzairuzko[3] xafla ahodun bat dauka, zurezko prisma batez osatua, zura marruskatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena metal zati hori delarik[4]. Bi eskuekin eustekoa izan ohi da, baina txikia denean, esku bakarrarekin erabiltzeko modukoa, marrusketa terminoa ere erabiltzen da, egiten duen lanari marruskatzea ere esan ohi baitzaio[5].

Garlopa elektrikoak ere badaude 20. mendetik[2].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arotza garloparekin lanean, tresnatik aterazen zaion soberako zur zatia entrama da.

Garloparen xafla edo hortza doitu egin daiteke, marruskatu behar den material eta ebaketa motarako. Garlopari heltzeko modu egokia orpoa eskuineko eskuarekin eta punta ezkerrarekin hartzea da. Horrela, ezkerreko eskuak gidatu egiten du eta eskuinekoak bultza. Zuraren arbastaketa uniformea izan dadin, piezak zoruarekiko paralelo egon behar du, baita lan egiten duenaren gorputzarekiko paralelo ere, piezarekiko paralelo. Lanabes hau erabiltzen denean sortzen den arazoetako bat tresna oszilatzea da. Hori gerta ez dadin, presio handiagoa egin behar da lana hasi aurreko aldean eta, ondoren, atzeko aldean[6].

Garlopa batek zuraren gaineko pasaldi bakoitzean marruskatzen duenari entrama esaten zaio. Hedaduraz, entrama onekoa esaten zaio euskaraz apetitu ona duen pertsonari, takada batean asko jaten baitu[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - Arrabota» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. a b «Zurgintza Hiztegia - Garlopa» zurgintza.jakinbai.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. a b «Entrama -» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  4. «ZT Hiztegi Berria - Garlopa» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  5. «Labayru Hiztegia - Marrusketa» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  6. Zurezko eskuzko eskuilaren erabilerak | Consumer. 2007-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]