Arraldegaña

Koordenatuak: 42°56′56″N 1°41′38″W / 42.949°N 1.694°W / 42.949; -1.694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arraldegaña
Datu orokorrak
Garaiera813
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′56″N 1°41′38″W / 42.949°N 1.694°W / 42.949; -1.694
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Arraldegaña, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Mendi apala da Arraldegaña, 300 m eskas besterik ez dira Lizaso aldetik abiatuta, eta are gutxiago hegoaldeko isurialdetik abiatuz gero. Mendi gehiena basoak estaltzen du, baina tontorra bera oraindik aldatu berria den baso eremu batean dago, zuhaitz bakan batzuen aldamenean. Gain aldea nahiko laua da eta ez da erraz antzematen zein den gunerik garaiena; gaina zeharkatzen duen gurdibide belartsua ere ez da buzoiak kokatuta dauden lekutik bertatik pasatzen: arretaz begiratu beharra dago buzoiak topatzeko, ibiltarien arrastoa ere ia ikusi-ezina baita (2007). Ibilbidea osatzeko Lizaso aldean dagoen Orgiko basora jo dezakezue, urrutira gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraldegaña, http://www.euskal-herria.org/.