Arroka filoniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Arroka filoniarrak edo Arroka hipoabisalak arroka igneo intrusiboak dira, magma sumendiko zainetatik gora igotzen hasi eta kanpora atera aurretik solidotzen denean sortzen direnak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehundura porfirikoa izaten du mineralak bi fasetan solidotzen zaizkiolako. Fusio tenperatura altua dutenak lurraren barrenean poliki solidotzen dira eta beraz kristal handiak sortzen dituzte, fusio tenperatura baxuagoa dutenak aldiz azaletik gertu solidotzen dira, oso azkar, kristalak eratzeko denborarik gabe.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka filoniarren adibideak porfiroa eta pegmatita dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]