Arroparen eta ehungintzaren historia
Arroparen eta ehungintzaren historiaren ikerketak ehun eta bestelako materialek historian zehar izan duten erabilgarritasuna jarraitzen du. Aldi berean, ikerketa honek teknologiak ehungintzan izan duen garapena eta garrantzia ikertzen ditu. Arroparen erabilera gizakiak soilik duten ezaugarri soziala da. Ezin daiteke ziurtatu noiz hasi ziren gizakiak arropak eramaten, baina antropologoak diotenez animalien azalak zein landaredia erabiliak ziren hotzaz, euriaz, beroaz eta abarrez babesteko; bereziki klima berrietara egokitzeko. Bai arropa zein ehuna garrantzitsuak izan dira gizakiaren historian. Material eta gizarte desberdinen isla dira. Hortaz gain, azken hamarkadetan bizi izandako teknologiaren aurrerapenen adierazgarri dira. Gaur egun, arroparen esanahi soziala gizarte bakoitzaren kulturaren erreflexu da.
Ehunak fibra ehunduak dira, haria bihurtzen direnak eta ondorioz korapilatu, ehun edo josi egiten direnak oihalak egin ahal izateko. Hauek, Harri Aldian agertu ziren Ekialde Ertainean. Antzinatik gaur egunera, ehungintzaren produkzioaren inguruko metodoak garapen konstante bat jasaten joan dira, eta aldi berean ehunen eskuragarritasunak hainbat eragin izan zituen jendeak euren jabetzak nola eraman jakiteko, zer arropa jantzi edo beraien inguruak nola apaintzen jakiteko.
Ehungintzan eta jantzigintzan ikasketarako jarduten duten iturriek arkeologiari esker lortutako materialak edukitzen jarraitzen dute, Ehunaren irudikapena eta honen produkzio prozesua artearen arloan, eta produkzioaren, eskuratze prozesuaren, erabiltzearen eta inguruan jarduten duten agiriak. Ehungintzaren historiaren ikasketa, bereziki hasierako garaietan, material kulturaren parte dira.