Arroz urez
Arroz urez | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Arroz urez |
Argitaletxea | Txalaparta |
ISBN | 978-84-18252-34-1 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | euskara |
Arroz urez 2021ean Mikel Antzak (Mikel Albisuren izengoitia) plazaratutako saiakera da. Liburuan oroimen pertsonalak eta bizipenak, Burgosko prozesuaren gertaerekin eta epaiketa hartan egon ziren protagonistekin izandako elkarrizketekin nahasten dira. Gogoeta horietan tortura, espetxeen bizitza eta biolentzia protagonistak dira, nolabait, collage handi baten gisa: "Azkenean, collage moduko bat atera zaidala uste dut, puska autobiografiko desberdinez osatutakoa".[1]
Izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburuaren esanahia liburua irakurri behar da. Hamaikagarren kapituluan Antton Karrera Mikel Antzari azaldu zion nola bidaltzen zituzten mezuak espetxe barrutik kanpora; sistema arroz urez liburuetako lerroarteetan idaztea zen. Idatzi ondoren ez da ezer irakurtzen; idatzitako letrak ateratzeko eta irakurtzeko paperaren gainean plantxa bero bat jarri behar da.[2]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETA erakundearen sorrera eta amaiera azaltzen zaizkigu liburuan, hau dena autorearen bizitzari lotuak. Era pertsonal batez, Mikel Albisuk introspekzio ariketa sakona egiten du, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatuz. "Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira".[3] "Tartean, nire bizipenetan oinarritutako gertakariak txertatu ditut. Ariketa pertsonal moduko bat izan da, errelatoaren batailan sartzeko inolako asmorik gabe egindakoa". "Gure baitatik idatzi behar dugula uste dut" zioen egileak liburuaren aurkezpenean.[1]
Trilogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak "trilogia baten parte" izan nahi du. Hasieran Burgosko auzia. Iraultza eta bizi! komikia izan zen eta testua hura argitzeko izan behar zen, azkenean gorputz propioa izan arte. Aipatu komikia Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia antzezlanarekin batera osatuko zen multzoa.