Arrue jauregia

Koordenatuak: 43°00′28″N 2°15′12″W / 43.00773°N 2.25338°W / 43.00773; -2.25338
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrue jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Arrue jauregiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSegura
Koordenatuak43°00′28″N 2°15′12″W / 43.00773°N 2.25338°W / 43.00773; -2.25338
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0001564
53

Arrue jauregia Gipuzkoako Segura udalerriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da. Martin Lardizabal kalearen 27. zenbakian dago. XVII. mendean eraiki zen. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Oinplano laukiluzea du, aurrealde interesgarriarekin. Lurzorutik lehen solairura harginlanez egina, burdin landuzko piezak dituen egurrezko ate batez babestutako sarbide zabala du. Bigarren eta hirugarren solairuaren artean Arruetarren armarria dago. Azken solairuan aragoiar mudejar artearen zantzuak daude: 17 erdipuntuko arkuz osatutako galeria.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]