Arteleku

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundiak 1987an sortutako eta 2014an itxitako arte zentroa izan zen.

Hasieratik esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako proiektua izan zen, beti ere artearen pedagogia ardatz hartuta.

Artistek euren lana garatzeko, elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko lekua zen Arteleku, baina baita jakintzaren alor diferenteetan puri-purian zeuden gaiak eta eztabaidak ezagutzeko leku bat ere: tailerrak egiten ziren, mintegiak, hitzaldiak.

Material hura guztia argitaratu eta gizartearen esku jartzeko liburuen argitalpenak egin ziren eta Zehar aldizkaria sortu zen.

Arteleku

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]