Asociación Catalana de Locales de Alterne
Asociación Catalana de Locales de Alterne | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Legezko forma | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Historia | |
Sorrera | 2002 |
Asociación Catalana de Locales de Alterne (ACLA) Katalunian prostituzioaren industrian aritzen diren enpresaburuen elkartea da.[1] 2002. urtean sortu zen eta Kataluniako 450 klubetatik 40 klub ordezkatzen ditu.[2][1]
Bere jarduera nagusia prostituzioaren industria arautzeko lege-esparrua sustatzera eta Bartzelonako putetxei buruzko legeria aldatzea bideratuta dago. Horrez gain, kaleko prostituzioa debekatzearen alde daude.[3]
2006. urtean, Kataluniako Generalitateak bultzatutako lege-proiektua kritikatu zuten zeinak prostituzioan aritzeko gutxieneko adina 21 urtekoa izatea proposatzen zuen.[4] Haien arabera, lege horrek klubak itxi eta kaleko zein etxeetan emanten den prostituzioa handituko zituen.[5]
2008an Bartzelonan egindako ikuskapen baten arabera, prostituzio-lokal askok ez zituzten hurrengo arauak betetzen: okupatutako etxe baten ondoan ez egotea edota eskola edo eliza batetik 200 metro baino gutxiagora ez egotea. ACLAk araudia aldatzeko eskatu zuen, klubak ixteak kaleetan prostituzio handiagoa ekarriko zuelako.[6]
2009an Ciutat Vellako Udalak adierazi zuenez, klubak irekitzearekin batera kaleko prostituzioa ez zen murriztuko. ACLAk hori ukatu egin zuen.[7]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Nace la Asociación Catalana de Locales de Alterne para defender el sector» La Vanguardia 30 May 2006.
- ↑ (Gaztelaniaz) Boet, Isis. (31 May 2006). «La patronal catalana de la prostitución reclama a la Generalitat una regulación "sensata" del sector» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nace la Asociación Catalana de Locales de Alterne para defender el sector» La Vanguardia 30 May 2006."Nace la Asociación Catalana de Locales de Alterne para defender el sector" [The Catalan Association of Alternate Premises was born to defend the sector]. La Vanguardia (in Spanish). 30 May 2006. Retrieved 15 July 2020.
- ↑ (Gaztelaniaz) Boet, Isis. (31 May 2006). «La patronal catalana de la prostitución reclama a la Generalitat una regulación "sensata" del sector» El País.Boet, Isis (31 May 2006). "La patronal catalana de la prostitución reclama a la Generalitat una regulación "sensata" del sector" [The Catalan employer of prostitution demands a" sensible "regulation of the sector from the Generalitat]. El País (in Spanish). Retrieved 15 July 2020.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los clubes alterne alertan de un aumento de la prostitución de calle si cierran sus locales» www.publico.es 11 December 2007.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sólo dos de los 200 clubes de alterne de Barcelona cumplen la normativa municipal» www.elmundo.es 6 October 2008.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los clubes de alterne creen que una reforma normativa no acabará con la prostitución» La Vanguardia 10 September 2009.