Aspasia Medikua
Aspasia Medikua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, K.a. IV. mende inguru |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Aspasia Medikua (K.a. IV. mende inguruan bizi izan zen) Antzinako Greziako atenastar medikua izan zen, obstretizian eta ginekologian berezitua.[1] Antzinako Greziako gizarte maila sisteman emakumeek hezkuntzarako sarbidea debekatuta zeukaten garaian, Aspasia salbuespenetako bat izan zen. Hainbat ekarpen egin zizkion medikuntzari. Ekarpenok bizantziar medikuntza garaiko medikuengan eta kirurgialariengan eragina izan zuten, esaterako Amidako Aeziorengan eta Eginako Paulorengan.[2] Aspasiak bere teknika kirurgikoak garatu zituen umetokiko hemorroideak, barikozeleak eta hidrozeleak tratatzeko, gaur egungo metodoen antzekoak. Gainera, hankak aurretik jaiotzear diren umeak mugitzeko teknika garatu zuen erditzea errazteko. Horrez gain, medikuntza prebentiboa egin zuen emakume haurdunekin.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tsoucalas, Gregory; Sgantzos, Markos. (2016). «Aspasia and Cleopatra Metrodora, Two Majestic Female Physician-Surgeones in the Early Byzantine Era» Journal of Universal Surgery 4: 1–5. doi: . ISSN 2254-6758..
- ↑ Tsoucalas, Gregory; Kousoulis, Antonis A.; Androutsos, George. «Innovative Surgical Techniques of Aspasia, the Early Greek Gynecologist» SurgicalInnovation 19: 337–338. doi: ..
- ↑ Ogilvie, Marilyn Bailey. (1986). Women in science : antiquity through the nineteenth century : a biographical dictionary with annotated bibliography. (3. argitaraldia) Cambridge, Massachussets: MIT Press ISBN 0-262-15031-X..