Edukira joan

Astoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutikoak astoketan.

Astoka ibiltzea edo astoketa haurren arteko jolasa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoan bat makurtzen da belaunak tolestuz, eta bizkar gainetik lagunak salto egiten du bere gainetik, eskuak bizkarrean jarriz, hankak zabaltzean jauzia laguntzeko.

Lagun ilara batean egin daiteke, txandaka, batek salto besteen gainetik, eta guztiak gainditurik aurrera iristean, norbera makurtu, eta atzetik lagunek berdin.

Euskaraz izen asko jaso dira praktika zehazteko, ardi-jauzika[2] edo ardi-saltoka ibiltzea (Lapurdin, cf, frantsesez saute-mouton), astoketa eta antzekoak (mandoka, astoitzulika, astobizkarra, astrotripot),[3] iztepoka, saltomotxina edo kililimakulua.[4]

Astoketaren eskultura bat, Errenteriako plaza batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - Astoka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «saute-mouton» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  3. «OEH - Bilaketa - Astotripot» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  4. «pídola / jouer à saute-mouton-2 / leapfrog» www.euskaltzaindia.eus (Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)) (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]