Edukira joan

Astra gaztetxea

Koordenatuak: 43°18′45″N 2°40′36″W / 43.31245°N 2.676775°W / 43.31245; -2.676775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Astra Gernika
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Talleres de Guernica
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′45″N 2°40′36″W / 43.31245°N 2.676775°W / 43.31245; -2.676775
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
Ondarea
EJren ondarea35-8

Astra gaztetxea Gernikako (Bizkaia) erdigunean dagoen gaztetxea da.

Gernikan urte askoan nabaria izan da gazteriak gestionatutako espazioen eskaria. Modu formalagoan zein informalagoan Gaztetxearen beharrizana, edo musika taldeentzako entsegu lokal publikoen falta aspalditik dira Gernikako gazte askoren ahotan. Beste alde batetik, aipatu beharrekoa da ere kultur eta gizarte eragileek, mahai gainean ipini izan dutena behin baino gehiagotan; Gernikak kultur dinamika sortzaileago eta espazio parte-hartzaileagoen beharra zuela. Horri guztiari erantzuna eman nahian, Ieup! Gazte Asanbladaren ekimenari esker, 2005eko urrian aho batez erabaki zuten, Astraren eraikinetako bat okupatzea.

Modu honetara, urte bereko abenduaren 24ko goizeko 5:00etan 60 gazte inguru Astrara sartu ziren. Ekintza horrekin batera “Astra GernikEntzako” izeneko ekimena abiatu zen. Hiru eskari nagusi zituen, eta horien inguruan hainbat elkartek eta pertsonak parte hartu eta atxikimendua eman zuten, tartean 2.000 sinadura baino gehiago lortuz. Hiru puntutan oinarritu zen ekimena:

  1. Astra eraikin publikoa izatea, eta bere ondarea zaintzea.
  2. Jarduera soziokulturaletarako espazioa izatea.
  3. Gernikako gazteek eta elkarteen sareak modu parte-hartzailean erabaki ahal izatea Astraren etorkizuna.

Abenduaren 24tik aurrerako egun eta hilabeteetan gertatutakoak odisea izan ziren. 24ko okupazioa eta utzaraztea, mobilizazioak, gora-behera legalak, sinadura bilketak, otsailaren 18ko bigarren okupazioa, ehunka batzar… ekinaren ekinez, 2006ko maiatzaren 10ean Bizkaiko Ogasunak enkante publikora atera zuen erakina eta Gernika-Lumoko Udalak gazteen eta oro har herritarren eskariei men eginez, eraikina erosi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]