Atari:Hezkuntza/EHU/Gipuzkoako campusa 2017-2018/Aukerak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa[aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Zehaztasunak lantzeko aukerak ere badaude:

  • Petscan bilaketa: Ekonomia 2ko sakonera, 30 hizkuntzetan baina ez dago euskaraz (138 emaitza)
  • Petscan bilaketa: Ekonomia 2ko sakonera, en, es, fr, ca, ru baina ez eu (296 emaitza)
  • Petscan bilaketa: Euskaraz eta beste 30 hizkuntzatan dauden Ekonomiari buruzko artikuluak, baina 1.000 byte baino txikiagoak direnak (243 emaitza)

Gipuzkoako Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola[aldatu iturburu kodea]

Orokorrean landu daitezkeen gauzak matematika, fisika eta kimikari dagozkionak dira:

...

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Lehen Hezkuntza[aldatu iturburu kodea]

Lehen Hezkuntzan garrantzitsuena Atari:Hezkuntza/1.000_artikulu zein beste batzuk Vikidian lantzea izango litzateke. 8-12 urteko ikasleei gauzak azaltzeko modua ezberdina da eta irakasle izango direnekin hori lantzea interesgarria.

Donostian egiten ari garen Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura proiektuan ere parte har dezakete ikasleek, eurekin koordinatuta.

wikt: ere landu dezakegu, aukera gisa. Bereziki ingelesa-euskara aukera ematen digu, gure kabuz eraikia.

Pedagogiako Gradua[aldatu iturburu kodea]

Pedagogian, batez ere, artikuluen didaktika landu nahi dugu. Existitzen direnak zein artikulu berriak: egokiak al dira, ulertzeko beste zerbait egin beharko genuke? Bestetik, badira zientzien didaktika, matematiken didaktika... ikasgaiak, eta horiekin aukera polita dugu arlo horietako artikuluak lantzeko.

Gainera: unibertsitateko ikasleek lortzen al dituzte konpetentzia gehiago Wikipedian editatzen? Ikerketek erakutsi dute baietz, baina ez dugu gure kontestuko ikerketa zehatzik. Hau ere izan daiteke landu daitekeen zerbait.

Artikuluei dagokionez, han hemenka badaude pedagogiaren ikuspegitik landu daitezkeen gaiak, batez ere polemikoak edo zaintza berezia behar dutenak.

Filosofiako Gradua[aldatu iturburu kodea]

Filosofiari buruzko gaiak ez daude bakarrik Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Filosofia eremuan. Badira beste batzuk interesgarri izan daitezkenak ere Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Geografia eta historia eta Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Emakumea eta generoa eremuetan. Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Kultura klasikoa ere oso lotuta egon ohi da filosofiarekin.

Zerrendan ez daude filosofo garrantzitsuenak edo filosofia mugimendu garrantzitsuenak, baina horiek ere egitea posible da, noski.

Bestetik, hemen zerrenda bat filosofia eremuan 20 hizkuntza baino gehiagotan dauden baina euskaraz ez dauden artikuluena.

Gizarte Antropologiako Gradua[aldatu iturburu kodea]

Antropologian gai sorta bat dago Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Filosofia zein Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Emakumea eta generoa, baina kontuan hartu behar da bertan agertzen direnak gai orokorrak direla. Hau da, erlijioek interes handia dute, baina ez da zertan idatzi behar Islamari buruz, idatzi daiteke Islamaren barruan dauden artikulu eta gai interesgarriei buruz.

Bestetik, hemen zerrenda bat antropologia eremuan 20 hizkuntza baino gehiagotan dauden baina euskaraz ez dauden artikuluena.

Gizarte Hezkuntzako Gradua[aldatu iturburu kodea]

Gizarte hezkuntzarekin ere handik eta hemendik badira gaiak. Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Gorputz hezkuntza edo Atari:Hezkuntza/1.000 artikulu/Kultura zientifikoa gaietan bada honi lotutakoak. Hala ere, errazena proiektu propioak garatzea izango litzateke, oinarrizko zientzia definitze aldera.

Informatika Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Informatikan, ordea, badugu aukera Wikipediaren inguruko garapenak egiteko, Wikidata, hizkuntzaren prozesamendua, automatizazioa eta antzekoak erabilita. Proiektuak izan daitezke, ez daudenak lotuta artikulugintzarekin baina Wikipedia hobetzen dutenak. Horien inguruko zerrenda bat egitea irakasleekin landu dezakegu.

...

Kimika Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Psikologia Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Psikologia ez dago ikasgai bezala Bigarren Hezkuntza, baina psikologiari buruzko gaiak han-hemenka aurkitzeaz gain, aukera handiak daude bestelako gaiek psikologiaren ikuspuntutik duten eragina aztertzeko. Zerrenda batzuk egitearren, hemen daude psikologiarekin harremana duten artikuluak:

Zuzenbide Fakultatea[aldatu iturburu kodea]

Curriculumean ez dago "Zuzenbide" deitzen den ikasgairik, baina gai asko landu daitezke zuzenbidearen ikuspuntutik, bereziki ordenamendu juridikoari dagozkionak eta jazarpen edo biolentzia egoera ezberdinei dagozkionak.