
Donejakue bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostelara iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Kostaldeko Bidean eta Barnealdeko Bidean ibiliz gero aurkituko diren hainbat eraikin babestu ditu.
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Donejakue bideari buruz idaztera gonbidatu nahi zaitu 2021 honetan, bidea digitalki egitera. Zurekin batera, mendeetako ondarea biltzen duen bidea hobeto dokumentatu nahi dugu. Bide on!
Nola hartu parte?
[aldatu iturburu kodea]- Bidea etapatan banatu ohi da. Bakoitzak etapa horiek nahi duen moduan egiten baditu ere, hemen banaketa bat egin dugu, ohiko bideetako gidetan agertu ohi den bezala. Parte hartu nahi duen wikilari bakoitzak horietako bost etapatan (jarraiak edo ez) ekarpen bat egin beharko du, uztailaren 1etik 31ra.
- Etapa bakoitzak bere orrialdea izango du, bertan dauden babestutako eraikinen zerrendarekin. Horietako edozein monumentu hobetu daiteke, baita bidean zeharkatuko diren udalerri eta auzoen inguruko informazioa ere (baina ez irteerako udalerria).
- Bideko ohiturak edo kondairak ere sar daitezke etapa horien barne. Azken finean, bidea ez da soilik monumentuak, ohitura sorta bat ere bada.
- Wikilari bakoitzak hobetu dituen artikuluak aipatuko ditu etapa horren orrialdean, erregistroa egon dadin. Parte-hartze kontatzeko garaian, 2.000 byteko gutxieneko luzera izan beharko dute artikuluek, eta erreferentzia bat, gutxienez.
- Parte-hartzaileek zigilu digital bat jasoko dute, erronka amaitzerakoan, gutxienez bost etapatan ekarpenik egin badu.
Etapak
[aldatu iturburu kodea]Somportetik Garesera
[aldatu iturburu kodea]- /Aragoiko bidea/1. Somportetik Jakara (29,570 km.)
Monumentuen mapa
- /Aragoiko bidea/2. Jakatik Arrésera (24,820 km.)
Monumentuen mapa
- /Aragoiko bidea/3. Arréstik Arrostara (25,290 km.)
Monumentuen mapa
- /Aragoiko bidea/4. Arrostatik Zangozara (20,360 km.)
Monumentuen mapa
- /Aragoiko bidea/5. Zangozatik Elora (26,970 km.)
Monumentuen mapa
- /Aragoiko bidea/6. Elotik Garesera (28,270 km.)
Monumentuen mapa
Donibane Garazitik Garesera
[aldatu iturburu kodea]- /Nafar bidea/1. Donibane Garazitik Orreagara (24,390 km)
Monumentuen mapa
- /Nafar bidea/2. Orreagatik Larrasoañara (26,600 km)
Monumentuen mapa
- /Nafar bidea/3. Larrasoañatik Iruñera (19,380 km)
Monumentuen mapa
- /Nafar bidea/4. Iruñetik Garesera (19,050 km)
Monumentuen mapa
Garestik Santiagora
[aldatu iturburu kodea]- /Frantses bidea/1. Garestik Lizarrara (21,540 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/2. Lizarratik Los Arcosera (21,750 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/3. Los Arcostik Logroñora (27,930 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/4. Logroñotik Naiarara (27,970 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/5. Naiaratik Santo Domingo de la Calzadara (21,440 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/6. Santo Domingo de la Calzadatik Beloradora (22,240 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/7. Beloradotik San Juan de Ortegara (23,290 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/8. San Juan de Ortegatik Burgosera (25,210 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/9. Burgostik Hontanasera (30,850 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/10. Hontanastik Boadilla del Caminora (25,210 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/11. Boadilla del Caminotik Carrión de los Condesera (24,410 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/12. Carrión de los Condestik Terradillos de los Templariosera (26,630 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/13. Terradillos de los Templariostik El Burgo Ranerora (30,690 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/14. El Burgo Ranerotik Mansilla de las Mulasera (18,450 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/15. Mansilla de las Mulastik Leónera (18,790 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/16. Leóndik San Martín del Caminora (24,600 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/17. San Martín del Caminotik Astorgara (23,230 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/18. Astorgatik Rabanal del Caminora (19,640 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/19. Rabanal del Caminotik Ponferradara (32,290 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/20. Ponferradatik Villafranca del Bierzora (22,870 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/21. Villafranca del Bierzotik O Cebreirora (28,260 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/22. O Cebreirotik Triacastelara (21,210 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/23. Triacastelatik Sarriára (18,150 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/24. Sarriatik Portomarínera (22,550 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/25. Portomaríndik Palas de Reira (25,100 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/26. Palas de Reitik Arzúara (28,820 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/27. Arzúatik Pedrouzora (19,350 km)
Monumentuen mapa
- /Frantses bidea/28. Pedrouzotik Santiago de Compostelara (19,100 km)
Monumentuen mapa
Baionatik Castro Urdialesera
[aldatu iturburu kodea]- /Kostaldeko Bidea/1. Baionatik Irunera (36,28 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/2. Irundik Donostiara (27,5 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/3. Donostiatik Zarautzera (20,5 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/4. Zarauztik Debara (22 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/5. Debatik Markina-Xemeinera (24,5 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/6. Markina-Xemeindik Gernikara (25 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/7. Gernikatik Lezamara (21 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/8. Lezamatik Bibora (11 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/9. Bilbotik Portugaletera (12,5 km.)
Monumentuen mapa
- /Kostaldeko Bidea/10. Portugaletetik Castro Urdialesera (27,5 km.)
Monumentuen mapa
Irundik Santo Domingo de la Calzadara
[aldatu iturburu kodea]- /Barnealdeko Bidea/1. Irundik Hernanira (26,6 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/2. Hernanitik Tolosara (18,9 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/3. Tolosatik Zegamara (35,2 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/4. Zegamatik Agurainera (22 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/5. Aguraindik Gasteizera (27,4 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/6. Gasteiztik Argantzunera (18,5 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/7. Argantzundik Harora (31 km)
Monumentuen mapa
- /Barnealdeko Bidea/8. Harotik Santo Domingo de la Calzadara (20 km)
[ Monumentuen mapa]