Atari eztabaida:Hezkuntza/1.000 artikulu/Emakumea eta generoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azken aldaketak
Laburpenen zerrenda:
r
Aldaketa honek arazoak ditu beharbada, eta berrikusi beharko litzateke (argibide gehiago)
B
Aldaketa honek orri berri bat sortu du (ikus, gainera, orri berrien zerrenda)
t
Aldaketa hau txikia da
b
Aldaketa hau bot batek egin du
D
Wikidata bidezko edizioa
(±123)
Orriaren neurriak byte kopuru honen gorabehera izan du

22 iraila 2019

21 iraila 2019

19 iraila 2019

Iepa! Zerrenda interesgarria! Horrelako zerrendak egitean ohartzen gara zenbat dagoen esateko eta egiteko...

Dena den, zerrenda ikusita, ez daukat oso argi zein den proposamena. Aipatu sarrera horien artikuluak dira egin beharrekoak? Adibidez, artikulu bat izango genuke azaltzen duena zein izan den emakumeen ibilbidea kimikan, eta beste bat non azaltzen den zein izan den emakumeen ibilbidea medikuntzan, adibidez? Hori horrela bada, ez genuke izango tokirik (50 sarrera aukeratu behar direlako) emakume jakin batzuk proposatzeko, beren biografiak egiteko. Baina, egia esan, ez dakit ondo ulertu dudan...

Nik hola, boteprontoan, emakumeen borrokan mugarri izan diren mugimenduak eta gertaerak ere erantsiko nituzke. Adibidez:

  • Emakumeen ahalduntzea
  • Wages for Housework Movement [Soldatak Etxeko Lanentzat mugimendua]
  • Sorgin-ehiza [Federici-ren azken teoriak eta beste batzuk jasota)
  • 1970eko hamarkadako mugimendua
  • Emakumeen ibilbidea (edo ibilbide eza) Nobel Sarietan
  • Emakumeen ibilbidea politikan
  • Kristalezko sabaia
  • Era guztietako diskriminazioak: generoa, sexua...
  • Era guztietako jazarpenak, abusuak, tratu txarrak, indarkeriak, feminizidioa...
  • Lanaren banaketa sexuala
  • Generoa eta hiria (UEUk badu horri buruko materiala)
  • Abortuaren legearen ibilbidea Euskal Herrian (Frantzia+Espainia)
  • Ezkontza homosexualen legearen ibilbidea Euskal Herrian (Frantzia+Espainia)
  • Alokairuzko sabelak
  • Arduraldi osoko etxekoandrearen sorrera eta langile-klaseko familiaren sorrera
  • Produkzio-lana eta erreprodukzio-lana
  • Emakumeen biografiak (aurreko guztiarekin lotura dutenak)

Tira, eta beste pila bat... Orain ez daukat burua hroretan, baina pentsatzen eta bilatzen hasiz gero...

Hau da, proposatutako gai guztiak interesekoak (oso!) eta ezinbestekoak iruditzen zaizkit, baina hainbeste hartzen dute beren barruan, ezen iruditzen zait beharbada batzuetan ikuspegi orokorregi bat emanteko arriskua dagoela, garrantzi handiko gertaera, mugimendu, pertsona... batzuk alde batera -edo ezkutuan, behintzat- utzita. Eta uste dut proiektu hau aukera polita izan daitekeela ikasleekin batera gai horietaz guztietaz hausnartzeko. Gero, ikusi beharko litzateke ere nola jaso hori guztia; aukera bat da gai bat hartu eta goitik behera jorratzea, eta beste bat gai horiekin zerikusia daukaten pertsonak hartu eta beren biografien bidez gaiaren ebraren irakurketa bat egitea (ez dakit, hartzen baduzu adibidez Simon Veil, Frantzian -eta, beraz, Iparraldean- abortuaren legea bultzatu zuen politikaria, bada bere bizitzaren biografiaren zati batekin -biografia zabala du-eta- abortuaren legearen ibilbidea ere azaldezakezu.

Barkatu, Galder, beharbada urrunegi noa, edo gertuegi geratzen ari naiz, ez dakit... Balekoak hartu, besteak hurrengo baterako utzi... Edo buruan daukazuena gehiago zehazten baduzue, beharbada gu ere eremu jakin batean zentratzeko..

Eskerrik asko egindako lanagatik!

Bai, arazoa da non jarri muga. Agian jarri dituzun guzti horiek ere txertau beharko lirateke nolabait. Nik, hala ere, curriculumean dauden aipamenak (gutxi gorabehera, eta oso gainetik) hartu ditut. Hau da, hemen agertzen diren gai hauetako gehienak agertzen dira dagokion jakintza esparruan. Agian, zuk pasatako zerrendarekin, egin beharko genuke beste proiektutxo bat, mugimendu feministarekin gai horiek lantzeko editatoiak eta egiten. Buelta bat emango diogu... denbora dugu! -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:42, 6 urria 2017 (UTC)
Atal hauek jarri ditut jada. 70 artikulu guztira. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:38, 9 urria 2017 (UTC)

Kanpo loturak[aldatu iturburu kodea]

Sexismo repetido[aldatu iturburu kodea]

Theklan, el artículo sexismo está repetido en la página. Saúdos, -Elisardojm (eztabaida) 01:59, 31 abendua 2018 (UTC)

@Elisardojm: Anda! Gracias por avisar. Lo cambiaré por alguno que tenga sentido ahí. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:38, 31 abendua 2018 (UTC)