Atari eztabaida:Hezkuntza/Irakasle-gela

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.

Eztabaida honi buruz

Hemen zure galderak egiteko aukera izango duzu, irakasleen arteko Wikipediaren eztabaidagunea da honakoa.

Ideiaren bat baldin baduzu, dudaren bat baldin baduzu edo sinpleki Wikipedia eta hezkuntzaren arteko harremanean sakondu nahi baduzu, hau da zure lekua.

WikiShootMe-rekin lan egiteko, arbela erabilgarri?

2
Jiriondo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

DBH2ko ikasleekin informatika ikasgaian egile eskubideak, jabetza publikoa, irudi eskubideak etab. landu nahi ditugu. Hori, era berean CC proiektuekin lotu eta azkenik, proiektu moduan, atari hontan aurkitu dugun WikiShootMe-rekin herrian argazkirik ez duten artikuluei argazki bat esleitzeko proposamena gustatu zaigu.

Hau egiteko, ez dakigu arbela sortzea egokia den kasu honetan. Printzipioz ez genuke artikulurik editatuko proiektu honetan, baina bandalismoa ekiditearren agian egokia litzateke proiektu moduan alta ematea. Zer gomendatzen diguzue?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Jiriondo

Arbela ez duzue zertan erabili behar. Interesgarria da estatistikak lortzeko eta jarraipena egiteko, baina egingo duzuena argazkiak igotzea eta jartzea bada (normalki Wikidata bidez egiten da, baina WikiShootMek hori ere automatikoki egin dezake), orduan ez du jarraipen datu gehiegirik egingo. Hau da, lana hartuko duzue Arbela sortu eta erabiltzaile guztiak identifikatzen, baina gero emaitza argazki sorta bat izango da.

Wikimedia Commons aplikazioak ere WikiShooteMeren helburu berdinerako balio du eta berarekin ere igo daitezke argazkiak automatikoki Commonsera eta agertzen diren puntuetara. Baina aplikazio bat da, mugikor edo tablet batean jar daitekeena eta agian errazten diena nabigazioa.

Edozein duda, galdetu lasai.

"WikiShootMe-rekin lan egiteko, arbela erabilgarri?" mezuari erantzun
Ez dago gai zaharragorik