Atxetako estatutxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxetako estatutxoa
Jatorria
Ezaugarriak

Atxetako estatutxoa Bizkaiko Foruko Atxetan Juan Mª Apellaniz irakasleak aur­kituriko estatu­txo baten izena da. Estatuatxoaren gainean, Paleolitoko ehiztari batek katu buru bat landu zuen hareharrizko har­koskor batean.[1] Luzeran 15 cm ditu eta zabaleraz 7 cm.

Apellanizek k. a. 10.000 inguruan koka­tzen du, eta kontura­tzen da ertilariak, gauza natural bat irudi bihurtu duela, aurrealdeko eta goiko hausturaren eskuinaldeko erdiaren tarteko angeluan, kopeta, bekokia, garondoa, begi bat eta ahoa landuz.

Jorge Oteiza eskulturagilearen Sadi Zañarturen argaz­kia gogorarazten du. Oteizak honekin aur­­ki­tzearen bere teoria bat asmatu zuen. Teoria honetan arte bezala izenpe­tzen da, naturako indar gorabehera­tsuak sorturiko zenbait objektu aur­kitu eta bere edertasuna kontenplatzeko sentiberatasun estetikoa izatea. Dena dela, esan daiteke Atxetako Madeleine aldiko katu buruak arte garbi­tzaile eta labur­tzailea gogorarazten duela, zeinari esker, Brâncușik bere irudi ba­tzuei forma eman dien; adibidez, bere itsas txakur ezagunari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La cabeza de felino del Magdaleniense Superior/Final de Atxeta”» Munibe 40: 3-7..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]