Auspoa argitaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auspoa bilduma» orritik birbideratua)
Auspoa argitaletxea
Jatorria
Ezaugarriak
Auspoaren liburu batzuen aurkezpena Zirzurkilen, 1994ko maiatzean.

Auspoa argitaletxea, baita ere Auspoa bilduma, Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidatutako liburu-bilduma da. Hasieran, izen bera zuten argitaletxeak eta bildumak. Baina 1994tik 2003ra Sendoa argitaletxeak hartu zuen Auspoa bildumako liburuak argitaratzeko ardura eta, azken data horretatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bilduman herri-literaturaren lanak bildu ziren, batez ere bertsolaritzarekin munduarekin lotuta zeudenak. Lehen liburua 1961ean plazaratu zuen eta argitxale gisa zein bilduma gisa 2009 arte mantendu zen.

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean, bertsolaritzari buruzko lanak biltzeko Auspoa argitaletxea sortu zuen, Auspoa liburutegia deitua. Hasieran, Auspoan mota aski desberdinetako liburuak argitaratu ziren: bertsoak, antzerki herrikoiak, nobelak, itzulpenak, ipuinak... Baina, urteen poderioz, bertsoak eta bertsolariei buruzko liburuak nagusitu ziren; eta gero, azkenean, oroipen-liburuak eta biografiak, bertso-liburuekin batera. 1993an, Auspoa argitaletxearen barruan beste bilduma bat sortu zuen, Biblioteca de Narrativa Popular izenekoa, gaztelaniazko ipuinak argitaratzeko. Berrogei urtetik gorako bide horretan, 361 liburu argitaratu zituen guztira: 332 liburu, Auspoa sailekoak (310 ohikoak, eta 22 sail nagusikoak); eta beste 29 ale, Biblioteca de Narrativa popular sailekoak. Hor agertu dira bertsolarien bertso bildumak, biografiak eta pasadizoak; herriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak; narrazioak... Antonio Zavalaren gidaritzak ematen die liburu guztiei batasuna.[1]

Balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herri-literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du. Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zavala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua bazuen jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]