Azis
Itxura
Azis | |
---|---|
Acis and Galatea (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Domeinua | Jaci (en) |
Ogibidea | artzaina |
Familia | |
Aita | Pan eta Dioniso |
Ama | Symaithis (en) |
Bikotekidea(k) | Galatea (en) |
Greziar eta erromatar mitologietan, Azis, izen bereko ibaiaren jainkoa zen. Ibai hau, Sizilian dago, Etna sumenditik gertu. Hasieran, gazte siziliar bat izan zen eta, sarri, Dionisoren semetzat jotzen zen. Beste iturri batzuen arabera, berriz, Pan eta Simetis naiadearen semea zen.
Ovidioren arabera (Metamorfosiak, XIII. 750-768), Azisek, Galatea nereida maite izan zuen, baina, ezkongai jeloskor batek, Polifemo ziklopeak, harkaitz batekin hil zuen. Galateak, orduan, Azisen odola, izen bereko bihurtu zuen. Beste iturri batzuen arabera, Azisek bere burua ibai bihurtu zuen, zanpatua izatea eragozteko.