Azken tranbiaren itzala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Azken tranbiaren itzala Jose Inazio Basterretxeak idatzitako eleberria da, Elkar argitaletxeak 2011n argitaratua. 1938ko uztailean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera kokatu du lana idazleak. Gerra-eleberria izanik, erretagoardia erakusten du. Miseria eta halabeharraren gainetik, itxaropena bilatzen du obrak. Hiru kontakizun nolabait paralelo dauzka eleberriak. Alde batetik, faxista-talde baten gorabeherak kontatzen dira, Bordeletik Bilbora egiten duten bidaia bat aitzakiatzat hartuta. Beste batetik, familia baten miseriak deskribatzen dira, gerraren gurpila haien gainetik igaro ostean. Bi kontakizun horiek bat egiten dute hirugarrenari esker: Jose Santos Basabe Hiriart delako protagonistak familia horren historia ikertzen du eta hark ezkontzen ditu gerra-irabazleak eta gerra-galtzaileak halabeharrezko gertakizun batean.