Azkoitia´ko zenbait bertsolari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azkoitia´ko zenbait bertsolari (1970) liburua Antonio Zavala euskal herri-literaturaren ikerlari eta editoreak idatzitako lana da. Auspoa argitaletxeak argitaratu zuen liburua.[1]

Hitzaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Zavalak liburuaren hitzaurrean aipatzen du ez dela lehen aldia Azkoitiko bertsolarien inguruan idazten duena: "lehen ere argitaratuak ditu Auspoa Liburutegiak Azkoitia´ko zenbait bertsolariren bizitza ta bertsoak". Edonola ere, "bertso-kontuan baratz emankorra" izan dela dio Azkoitiko herria. Horregatik, liburu hau idaztea premiazkoa zela azpimarratzen du. Are gehiago, bildu duenaren aurrean honako galderarekin amaitzen du hitzaurrea: "Zer esango genuke, galdu dan guzia gure eskuetara etorriko balitz?.

Liburuaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua zortzi kapitulutan banatzen da. Atal bakoitzean herriko bertsolari jakin baten inguruan bildu dituen bertsoak jasotzen dira. Honakoak dira bertsolari horiek: Kortazar, Uztarri, Sokin, Muno ta Otsolarre, Lorenzo Garate, Urkiolegi, Patxi Laja eta Balentxi.

Bertsolari horiek guztiak, XIX. mendean jaiotakoak dira.

Zenbait pasarte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso berriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an makinisten greba bat zela eta, egundoko istiluak izan ziren Azkoitian. Sei edo zazpi lagun zauritu omen ziren. Bi bertso sorta eder jaso dira gertaera horren inguruan.

Txirrita Azkoitian:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intxaustiko jauregi zaharraren atarian bertsotan ari omen ziren Txirrita, Gaztelu, Pello Errota eta Fermin. Halako batean, mutiko gazte bat pasa omen zen euren aurretik hamar bat txerrikumerekin. Txirrita zirika hasi omen zitzaion baina gazteak ustekabean erantzun. Gaztea joan zenean, Txirrita galdezka hasi omen zen ea gazte hura nor zen. Orduan, gazte hura Patxi Laja zela esan omen zion Atano baserriko alabak. Hori entzutean, honako iragarpena egin omen zuen Txirritak: "Makina bat errosario galdu bear din, ba, bere denboran!".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Auspoa bilduma (1961-2006) - Zerrenda» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).