BEDO-RAM

Wikipedia, Entziklopedia askea

BEDO-RAM edo Burst Extended Data Output RAM, EDO-RAM memoriaren eboluzioa da. Memoria honen berezitasun nagusia datuak bafadaka irakurtzeko duen ahalmena da, hau da, memoriako posizio jakin bateko informazioa atzitzen duenean hurrengo hiru posizioetako datuak ere irakurtzen dira erloju-ziklo berean PUZ-aren atzipen denborak nabarmen jaitsiz. Ezaugarri honi ezker BEDO-RAM memoria gai da PUZ-era datuak bidali eta aldi berean hurrengo bidalketan igorriko dituen datuak irakurtzeko. EDO-RAMekin gertatzen zen bezala BEDO-RAM memoriaren murriztapen nagusia 66 mhz-etako abiadura baino azkarrago funtzionatzeko duen ezintasuna da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]