BRB karts

Wikipedia, Entziklopedia askea

BRB karts (Barrabeig Karts) Valls herri katalanean dagoen kart lantegia da. 1925.urtean hasi zuen bere ibilbidea Joan Barrabeig Veciana-ren eskutik, honek, Tarragonako herri honetan, mekanika-tailer txiki bat ireki zuenean. Kotxeak konpontzeaz gain, bere aisialdian, Joani asko gustatzen zitzaion gauzak asmatu eta sortzea, besteen artean, traktoreek erabiltzen duten igogailua asmatu zuen, mailu mekanikoa, piezak ekoizteko herremintak, etab. Lehenengo kart-a 1962.urtean sortu zuen eskuz eginiko piezekin (motorra izan ezik) eta, bere teknologiaren adibidetzat, pedal bakarra erantsi zion funtzio guztiak bete ditzan: azeleratu, balaztatu eta enbragatu (3 abiadura aurrera eta 3 atzera); abiadura-kaxa bat jarri (koskadun piñoirik gabe); diferentziala; esekidura askeak aurrean eta atzeko zubia, etab. 1969an, Joan Barrabeig-ek, bere semeak, Vespa motordun kart bat eraiki zuen lurraldeko lasterketetan parte har zitzan eta, bere abiadura ikusita, beste 7 egin behar izan zituen, baina inoiz era profesionalean, aisialdiko denbora-pasatzat hartzen zuen. Handik aurrera, belaunaldiz-belaunaldi, mekanika eta eta karting-arekin zuten pasioarekin jarraitu izan dute familian.

Beranduago, 1983an, bere semea zen Joan Barrabeig III.ak tailerra handitu zuen Valls hiriko kanpoaldean 2000m2-ko lantegi handi bat eraikiz, hau hiriko zentrotik atera zen lehen automobil tailerra izan zen Tarragonako probintziako eredu bihurtuko zena. Gainera, 2004an, Joan Barrabeig III.ak Costa Dauradako Altafulla herrian karting bat erosi zuen alokatzeko kart-ekin lasterketak gauzatzeko: Karting Altafulla.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]