Babes ofizialeko etxebizitza
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/80/Barra_Kodeen_Eraikina.jpg/220px-Barra_Kodeen_Eraikina.jpg)
Babes ofizialeko etxebizitza (BOE gisa laburtua euskaraz, VPO edo Vivienda de Protección Oficial gaztelanaz) Hego Euskal Herriko administrazioek araututako etxebizitza mota bat da, tamaina, ezaugarriak eta prezioa erregulatuta dituena[1]. Helburua da merkatuko etxebizitza ohikoan garestiegietara sarbiderik ez duten herritarrei etxea edukitzeko aukera erraztea, ongizate estatuaren zerbitzu gisa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako ezaugarriak izan ohi dituzte[1]:
- Etxebizitza jaso eta abantaila fiskal edota ekonomikoak lortu ahal izateko aurrezarritako baldintza batzuen araberakoa da.
- Ohiko eta behin betiko bizitza izatera bideratuta dago.
- Gehienezko azalera mugatua dago.
- Salerosketarako muga jakin batzuk dituzte jabeek, behin eskuratutakoan. Etxeak BOE izaten jarraitzen duen bitartean, administrazioak du etxearen salmenta prezioa erabakitzeko eskumena, eta erosteko lehentasuna ere badu.
Mota desberdineko etxebizitzak daude: dministrazioak kudeatzen daituenpromozio publikokoak, eta romozio pribatukoak ere bai. Alokairu arauturako sortzen diren etxebizitzak ere badaude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gaztebizz - Gazte Informazioa - Etxebizitza - Zer da BOE bat?» www.gaztebizz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).