Bai Euskarari ziurtagiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea helburarekin, euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute prozesuan.

Ziurtagiriaren mailaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila ezberdinak daude:

  • “Euskararen bidean” ziurtagiria: Euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen ari diren enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiria: Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • “Zerbitzua eta lana euskaraz” ziurtagiria: Zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.

Ziurtagiria lortzeko irizpideak eta funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila bat edo bestea lortzeko kontuan hartzen diren irizpideak honakoak dira: 1) langile / kideen hizkuntza gaitasuna; 2) irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia; 3) kanpo harremanak; eta 4) barne harremanak.

Hori horrela, Bai Euskarari komunitatearen parte den ziurtagiridunak euskara maila hobetzeko behar duen aholkularitza eta baliabideak jasotzen ditu, Bai Euskarari Elkartearen jarraipen, ebaluazio eta sustapen lanarekin.

Bai Euskarari Ziurtagiri bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainera, azpimarratzekoa da azken urtean sorturiko bi Ziurtagiri berriak, sektore zehatzetara egokitzeko amoz eskaintzen direnak:

  • Bai Euskarari Ziurtagiria – Merkataritza eta Ostalaritza: Saltoki eta ostalaritza puntuek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa. Honek ere aurretik azalduriko hiru mailak hartuko ditu bere baitan.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria – Sarean: On line negozioek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa.

Zerbitzu eta baliabide gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendu beharra dago hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa.  Azken emaitza gorago zehaztutako Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideetan oinarritzen da.

Era berean, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso da; horretarako, praktika egokiak eta eredugarriak eskaintzen ari da Bai Euskarari Elkartea. Halaber, emandako jarraibideak hainbat adibiderekin hornitu dira, abentura honetan murgildu nahi duten enpresei bidea erakusteko eta errazteko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]