Baionako badia

Koordenatuak: 42°08′02″N 8°49′59″W / 42.13392°N 8.83304°W / 42.13392; -8.83304
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baionako badia
Motabadia eta Itsasadar
Geografia
Map
Koordenatuak42°08′02″N 8°49′59″W / 42.13392°N 8.83304°W / 42.13392; -8.83304
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia

Baionako badia (galizieraz: baía de Baiona) edo Baionako itsasadarra (galizieraz: ría de Baiona) Galiziako hegoaldeko kostaldean dagoen bokale bat da, Pontevedrako probintzian. Bere muga mendebaldean Silleiro lurmuturra da, eta ekialdean berriz Monteferro penintsula.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kostaldearen elementu geografiko nagusienak mendebaldetik ekialdera joanez gero honakoak dira: Silleiro lurmuturra, Baleal edo Peito Ancho senadia, Monterreal edo Monteboi penintsula, Santa Marta penintsula (Baíña), Ladeirako kostaldeko barra, A Ramallosa (Natura 2000 sarearen barnean), Miñor ibaiaren itsasoratzea, Monte Lourido penintsula (Garza uhartetxoa eta Enredada lurmuturra), Canido, Monteferro penintsula eta Estelas uharteak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere uretan Baionako portua dago. Antzina Galiziako portu garrantzitsuenetako bat izan zen, XVI. mendean A Coruñako portuarekin batera atzerri merkataritza burutu zezaketen Galiziako bi portu bakarrak baitziren. Ondorioz, itsasadarraren urpean hondoratutako eta topatzeke dauden ontzi eta altxorrak omen daude.[1] Silleiro lurmuturrerantz joanez gero, kostaldea malkartsuagoa da. Bertan ontzi hainbat ontzien hondoratzeak jazo izan dira, tartean Peito Ancho (La Regente), O Cunichán (Collingham) edota ABC ontziak.

Eskualde honetako usadiozko ontzia gamela delakoa da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Milaka pieza dituen arkeologia aurkikuntza berria Baionako badian. Neli Pillado, 2014ko urriaren 28a. Faro de Vigo (Gaztelaniaz)
  2. Xosé Lois Vilar Pedreira (Miñoranos Ikaskuntza Institutua), Baiona eta Panxóngo itsas izenak (2008) (Galizieraz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]