Baionako badia
Baionako badia | |
---|---|
Mota | badia eta Itsasadar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°08′02″N 8°49′59″W / 42.13392°N 8.83304°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Pontevedrako probintzia |
Baionako badia (galizieraz: baía de Baiona) edo Baionako itsasadarra (galizieraz: ría de Baiona) Galiziako hegoaldeko kostaldean dagoen bokale bat da, Pontevedrako probintzian. Bere muga mendebaldean Silleiro lurmuturra da, eta ekialdean berriz Monteferro penintsula.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kostaldearen elementu geografiko nagusienak mendebaldetik ekialdera joanez gero honakoak dira: Silleiro lurmuturra, Baleal edo Peito Ancho senadia, Monterreal edo Monteboi penintsula, Santa Marta penintsula (Baíña), Ladeirako kostaldeko barra, A Ramallosa (Natura 2000 sarearen barnean), Miñor ibaiaren itsasoratzea, Monte Lourido penintsula (Garza uhartetxoa eta Enredada lurmuturra), Canido, Monteferro penintsula eta Estelas uharteak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere uretan Baionako portua dago. Antzina Galiziako portu garrantzitsuenetako bat izan zen, XVI. mendean A Coruñako portuarekin batera atzerri merkataritza burutu zezaketen Galiziako bi portu bakarrak baitziren. Ondorioz, itsasadarraren urpean hondoratutako eta topatzeke dauden ontzi eta altxorrak omen daude.[1] Silleiro lurmuturrerantz joanez gero, kostaldea malkartsuagoa da. Bertan ontzi hainbat ontzien hondoratzeak jazo izan dira, tartean Peito Ancho (La Regente), O Cunichán (Collingham) edota ABC ontziak.
Eskualde honetako usadiozko ontzia gamela delakoa da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Milaka pieza dituen arkeologia aurkikuntza berria Baionako badian. Neli Pillado, 2014ko urriaren 28a. Faro de Vigo (Gaztelaniaz)
- ↑ Xosé Lois Vilar Pedreira (Miñoranos Ikaskuntza Institutua), Baiona eta Panxóngo itsas izenak (2008) (Galizieraz)