Bakanal (musika)
Bakanal edo BKNL Camp del Túria eskualdeko (Valentzia) musika taldea da. Metala musika elektroniko, rap eta dubrekin fusionatzen dute. Ekologismoa eta klase-borrokari buruzko gaiak jorratzen dituzte euren kantetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an sortu zen taldea desegin zenean. Lehenengo taldekideak Tubal Perales (baxujolea), Ico (bateriajolea) eta Andreu Laguarda (gitarrajolea) izan ziren, guztiek abesten zutelarik. Ondoren, Quique Tarazónek (abeslaria) taldearekin bat egin zuen denboraldi labur batez, Alejandro Troya eta Carles Berga "El Nene"k ordezkatuko ziotenak. Tamarok (gitarrajolea) ere bat egin zuen. “El Trunyos” (gitarrajolea) taldean egon ondoren, gaur egungo taldea osatu zen: Manel (abeslari eta perkusionista), Mireia (abeslaria) eta Kpoll (abeslaria). Errepertorio osoa katalanez dutela, finkatutako taldeak 2006an atera zuen bere lehenengo diskoa Tot per l’aire izenburuarekin. Horrez gain, diskoa grabatu baino lehen hainbat maketa grabatu izan zuten.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingo taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kpoll
- Mireia
- Manel
- Ico
- Tamaro
- Andreu Laguarda
- Tubal Perales
Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quique Tarazón (abeslaria)
- Alejandro Troya
- Carles Berga "El Nene"
- "El Trunyos"
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tot per l'aire (2006, Útero produccions, comú, produktiones kostrosas)
Webgunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Bakanal