Bakarka bi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakarka II
Estudioko grabazioa
Argitaratze data2024
GrabazioaMamia estuidoan, Azkarate, 2024.
EkoizpenaElkar

Bakarka, Ruper Ordorikaren hogeigarren diska da, 2018an plazaratutakoa. Izenburuak berak adierazten duenez, disko akustikoa da, gitarraz beste laguntzarik gabekoa, musikari laguntzaile barik ateratzen duen bigarrena. Bertan kantu zaharrak berrartu eta eremurik intimoenera eraman ditu. Bere anaia Jonanekin grabatu du azken lan hau. LP bikoitzaren formatuan ere plazaratu du lan hau eta aurreko Bakarka.[1] Nolabait, 2018an publikatutako Bakarka diskoaren jarraipena da. Diseinua Lutxo Neirarena da (Ruperren taldean baxua jo ohi duenak).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa, bere ibilbidean mugarriak izan diren hainbat kanta eta bazterretan gelditu diren beste asko biltzen ditu.[2] Ihintza Orbegozo kazetariaren hitzetan "Altxor txiki horietako bat" da.[3]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi kantu jaso ditu disko honetan:[4]

  • "Erruduna" (R. Ordorika)
  • "Alberto Caeiroren bisita" (Joseba Sarrionandia/R. Ordorika)
  • "Zaldiak negarrez" (R. Ordorika)
  • "Artista baten istorioa" (Daniel Johnston)
  • "Mila gau (eta bat gehiago)" (R. Ordorika)
  • "Zaindu maite duzun hori" (R. Ordorika)
  • "Haize goxoarena" (R. Ordorika)
  • "Egin kontu" (R. Ordorika)
  • "Zure ate ondoan" (R. Ordorika)
  • "Aingeru Guardakoa" (R. Ordorika)
  • "Izen zaharrak" (J. Sarrionandia / R. Ordorika)
  • "Done ezer ezdaezinezko" (R. Ordorika)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]