Bakarrik edo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakarrik edo
Jatorria
Ezaugarriak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Estepan Aldamiz-Etxebarria
AurkezleaEstepan Aldamiz-Etxebarria
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1

Bakarrik edo Euskal Telebistako ETB1 kateak 21. mende hasieran zenbait urtez eman zuen gaueko telesaioa izan zen. Estepan Aldamiz-Etxebarria zuen aurkezle, kamerari eta funtzio guztietarako teknikari, eta bera kameran agertzen zelarik, ikusleen deiak jasotzean zetzan muina. Gauerdia pasata, 01:00etan hasten zen programa, eta telefonoa erantzuten zuen laguntzaile bat omen zeukan laguntza osorako Aldamiz-Etxebarriak[1].

Beste telebista batzuetako ereduak jasoz, Alemaniako ideia bat hartu eta hura hobetuz programa apailatu zutela adierazi zuen urte batzuen buruan Aldamiz-Etxebarriak[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. telezaborra. «Bakarrik edo» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. «'Bakarrik edo...', Estepan Aldamiz-Etxebarriaren telebista saio bitxiena» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]