Ballymurphyko sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ballymurphyko sarraskia
Irudia
Map
Motamasa hilketa
Denbora-tarte1971ko abuztuaren 9a - 1971ko abuztuaren 11
Data1971ko abuztuaren 11
KokalekuBelfast
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak11
Eraildakoen oroimenez Belfasten egindako murala.

Ballymurphyko sarraskia 1971ko abuztuaren 9tik 11ra burutu zuen Britainiar Armada, Ipar Irlandako Ballymurphyn, zibilen aurkako operazio batean zeinean 11 pertsona hil zituzten.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971ko abuztuaren 9an, Britainiako armadak hamaika zibil hil zituen odol hotzean 36 orduko epean. Demetrius operazioa deitu zutena jarri zuen abian armadak. 3.000 soldadu Irlanda Iparraldean barneratu ziren eta 346 pertsona atxilotu zituzten, epaiketarik gabe espetxeratzeko. Gerora frogatuta geratu denez, atxilotuetako gehienak ez ziren IRAkoak. Polizia operazioak berehalako erantzuna eragin zuen errepublikar irlandarren artean eta egundoko istiluak sortu ziren. Gatazka politikoa gogortzen zihoan. 1971ko abuztuaren 9a astelehena zen, eta aipatu operazioaren barnean, 600 soldadu britainiarrek Belfast Mendebaldeko Ballymurphy ingurua hartu zuten, etxebizitzetan sartu eta gizonak atxilotuta eramanez. Gazte zein zahar, tiro egin zieten etxetik ateratzeko erresistentzia jartzen zutenei. Hala, hamaika zibil hil zituen britainiarren Lehenengo Batailloiko Paraxutisten Erregimentuak.[1]

1972ko ikerketek hilketa guztiei buruzko epai ireki bat eman zuten,[2] baina auzitegiko medikuaren 2021eko txosten baten arabera, hildako guztiak errugabeak ziren eta hilketak "justifikaziorik gabeak" izan ziren.[3]

Dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilketa horiek 2018ko abuztuan plazaratutako dokumental baten gaia dira, The Ballymurphy Precedent. Zuzendaria Callum Macrae izan zen, Channel 4 telebista katearen lagutzarekin.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]