Baltzu kolektibo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Baltzu kolektiboa[1] merkataritza-baltzu mota bat da. Baltzu mota honek, hirugarrenen aurrean jarduten eta erantzuten du, bazkidea ez den pertsona bat izango balitz bezala. Horretaz gainera, merkataritza-jarduerak edo jarduera zibilak, baltzu-arrazoi bateratu baten menpe burutzen ditu, eta zorrei aurre egiteko baltzuaren kapitalarekin nahikoa ez balitz, bazkideak izango dira zorren erantzule (mugagabeki). Bestalde, baltzu kolektiboetan, kapitalaren ordez lan-ekarpena egiten duen bazkideari, bazkide industrial deritzo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]