Barcelona (abestia)
Itxura
Barcelona (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Freddie Mercuryren kanta eta singlea | ||||
Egilea(k) | Freddie Mercury | |||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Izenburua | Barcelona | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | crossover (en) | |||
Hizkuntza | ingelesa eta gaztelania | |||
Diskoetxea | Polydor Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Barcelona (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Freddie Mercury | |||
Hitzak | Freddie Mercury | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Freddie Mercury | |||
Bideoa | YouTube | |||
Freddie Mercuryren kronologia | ||||
|
Barcelona abesti bat da, Freddie Mercuryk eta Montserrat Caballé operako diva katalanak interpretatu zutena, eta izen bereko diskoaren lehen abestia izan zena. Letra eta musika oso-osorik Mercury eta Mike Moranek sortu zituzten. 1992an, Bartzelonako Joko Olinpikoetako ereserki gisa erabili zen.[1]
Sorkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko martxoan, Mercury Bartzelonara joan zen Montserrat Caballé ezagutzeko, eta abestia kasete-zinta batean erakutsi zion. Abeslariari hainbeste gustatu zitzaion, non elkarrekin grabatuko zuten album baterako abestiarekin lanean hastea erabaki baitzuten.
Geroago, Espainiako Batzorde Olinpikoak erabaki zuen 1992an Bartzelonan egindako Joko Olinpikoetako ereserki ofiziala izatea single hura.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Libreto de la colección Greatest Hits I, II & III, Queen; Parlophone y EMI Records, 2000.