Barren korpuskulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Barren korpuskulua ugaztunen emeen zeluletan (zelula nukleoan, zehazki) dauden egitura bereziak dira, kromatinaz osatuak.

Murray Barr biologo kanadiarrak katu emeen zelulek kromatinazko korpuskulu bat zutela haien nukleoetan agerian jarri zuen 1949an. Geroago egiaztatu zen ugaztunen zelula emeen bi X kromosometako bat zelularen interfasean inaktibatu egiten dela; horren kromatina oso kondentsatua azaltzen da interfase horretan, mikroskopio optikoan ikus daitekeen egitura berezi bat sortuz zelula somatikoen nukleoan: Barr korpuskulua, hain zuzen ere.

Korpuskulua interfasean besterik ez da ikusten eta mintz nuklearretik gertu dago. Gizonezkoen zelula somatikoetan agertzen ez denez, korpuskulu honen bilaketaren bidez gizabanako baten sexua jakin daiteke.

Zelula batean Barren korpuskuluen kopurua hau da:

B = N-1

N zelula horren X kromosomen kopurua izanik.