Barry (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Barry (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Bill Hader eta Alec Berg
IzenburuaBarry
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua4
Atalak32
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila
Antzezlea(k)
Bill Hader
Stephen Root
Sarah Goldberg (en) Itzuli
Glenn Fleshler
Anthony Carrigan
Henry Winkler
Nick Gracer (en) Itzuli


[[Kategoria:Sarah Goldberg (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Nick Gracer (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Wingo (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea HBO
Hasiera-data2018ko martxoaren 25a
Amaiera-data2023ko maiatzaren 28a

hbo.com…
IMDB: tt5348176 Filmaffinity: 808005 Allocine: 20185 Rottentomatoes: tv/barry Allmovie: v708125 Metacritic: tv/barry TV.com: shows/barry Edit the value on Wikidata

Barry 2018ko martxoaren 25ean HBOn estreinatu umore beltzezko eta akziozko telebistako seriea da. Alec Berg-ek eta Bill Hader-ek sortuta, Hader bera da aktore magusia. Ozark edo Breaking Bad telesailen kasuan bezala, pertsonaia nagusiak bizitza normal samarrak egiten saiatzen dira, baina delituz, hilketaz eta muturreko egoera ikaragarriekin nahasten dira bizimodu arrunteko gorabeherak[1]. Beste bi telesail horietan baino gehiago, alderdi umoretsua gehiago lantzen da hemen, eta krimen elementuak gore ukituekin eta esajerazio komedikoekin agertzen dira sarri.

2018 eta 2019an bi denboraldi egin ziren, eta etenaren ondoren 3. denboraldia 2022an, non 4. denboraldi bat ere egingo zela iragarri zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Barry (Bill Hader) kontratupeko hiltzailea da, Cleveland hirian bizi da eta Monore Fuchs (Stepen Root) izeneko manager moduko batek bilatzen dizkio lanak. Egiteko batek, Los Angeles hirira eramango ditu, eta han, kasualitatez, Barryk antzezle-eskola batekin topo egingo du, eta erabakiko du bere barne-bizitzak iraultza bat behar duela, beretzat zentzua duen zerbait egiteko: aktore izan, eta ez hiltzailea. Baina gaizkiletzaren mundua atzean uztea ezinezkoa bilakatuko zaio, eta indarkeriazko trama aktore hasiberriaren ametsekin nahastuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «8 Shows To Watch If You Loved HBO’s Barry» ScreenRant 2019-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).