Breaking Bad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Breaking Bad
Breaking Bad logo.svg
Formatua Drama
Thrillerra
Westerna
Umore beltza
Iraupena 47 minutuko 60 atal, 55 minutuko azken bi saioak.
Egilea Vince Gilligan
Protagonistak Bryan Cranston
Anna Gunn
Aaron Paul
Dean Norris
Betsy Brandt
RJ Mitte
Bob Odenkirk
Giancarlo Esposito
Jonathan Banks
Herria  AEB
TB katea AMC
Emisioa 2008ko urtarrilaren 20a
2013ko irailaren 29a
Atalak 62

Breaking Bad (euskaraz, "gaiztotzen") Ameriketako Estatu Batuetako telesail dramatiko bat da, Vince Gilliganek idatzia eta ekoiztua. Walter Whiten (Bryan Cranston)-en istorioa kontatzen du, arazo ekonomikoak dituen Kimika arloko irakasle bat, biriketako minbizia duela esaten diotenean. Bere tratamendua ordaintzeko eta bere familiaren etorkizun ekonomikoa ziurtatzeko metanfetamina sortzen hasten da, Jesse Pinkman (Aaron Paul)-ekin batera. Telesaila Albuquerquen (Mexiko Berria) garatzen da, eta ildo nagusia egoeretatik ateratzeko zailtasuna izan ohi da.

Telesaila 2008ko urtarrilaren 20an aireratu zuen Sony Pictures Televisionek, AEB eta Kanadan AMC katearen bidez. Azken sasoia bi partetan zatitu zen, zortzi atalekin bakoitza.

Pertsonai nagusiak:

-Walter White (Bryan Cranston): Walt kimikari eta irakaslea bat da. Minbizi bat diagnostikatzen diote eta metanfetamina egitea bururatzen zaio bere familiari dirua emateko, hil egingo dela pentsatzen baitu.

-Jesse Pinkman (Aaron Paul): Jesse, Walt-en ikasle oiha zen, ikasketak amaitzean metanfetamina munduan sartu egiten dena. Beranduago Walt-ekin egingo du topo berriz ere, oraingoan ikasle ordez, bere laguntzaile izanik droga munduan.

-Skyler White (Anna Gunn): Walterren emaztea da. Nahiz eta familia bat osatu, haien arteko arazoak ere agertuko dira telesailean zehar.

-Walter White, Jr. (RJ Mitte): Walter eta Skyleren semea da, nerabezaroan dago. Gaixotasun bat dauka eta ibiltzeko muletak behar ditu.

-Hank Schrader (Dean Norris): Hank Marie Schraderekin ezkonduta dago. Marei Schader Skyler Whiten arreba da. Hank polizia da eta bere koinatuaren kasua inbestigatu behar du.