Bazar Handia (Ürümqi)
Bazar Handia (Ürümqi) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura mailako hiri | Ürümqi |
Barruti | Tianshan Barrutia |
Koordenatuak | 43°47′N 87°37′E / 43.78°N 87.62°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2002 |
Ürümqiko Bazar Handia, ofizialki Xinjiangeko Nazioarteko Bazar Handia (txinera tradizionalez: 新疆國際大巴扎; txinera sinplifikatuz: 新疆国际大巴扎; pinyinez: Xīnjiāng Guójì Dàbāzhā; uigurreraz: شىنجاڭ خەلقئارا چوڭ بازىرى, Шинҗаң Хелқ'ара Чоң Базири, Shinjang Xelq'ara Chong Baziri), munduko bazar edo azoka handiena da[1], Txina ipar-mendebaldeko Ürümqi hirian dagoena. Kultura eta arkitektura islamiarra, merkataritza etnikoa turismoa eta aisialdia konbinatzen ditu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ürumqi Zetaren Bidean sortu zen eta merkataritza tradizio handia izan du[2]. Gaur egungo Bazar Handia 2002an eriki zen eta 2003ko ekainaren 26an ireki zituen ateak. Bazarra osatzen duten eraikinek islamdar arkitektura eta hiriko etnien kultura erakusten dute; uigurrak, kazakhak, Hui txinatarrak... Zetaren Bidea islatzeko asmoarekin eraiki zen horrela.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ia 40.000 m²-ko azalera hartzen du[3]. 3.000 saltokitik gora daude eta denetarik saltzen dute; jantziak, musika tresnak, ontziak, bitxiak, fruitu lehorrak, gozoak, alfonbrak...[3] Errusia eta Mongoliatik ekarritako produktuak ere saltzen dira[4].
Eraikin aipagarri batzuk badaude bazarrean:
- Ikuspegi dorrea: 80 metrotako altuera duen dorrea da eta bertatik Bazar guztiaren ikuspegi ederra dago. Goren pisuan Pelek taberna dago[3].
- Oturuntza eta ikuskizun antzokia: Xinjiangen dagoen antzoki handiena da, 1.000 ikuslerentzako tokia baitu. Afaltzen den bitartean ehundaka dantzarik eskaintzen duten ikuskizuna ikus daiteke gauero[3].
- Elikagaien patioa: 3.225 m²-ko azalera duen patioa da eta Txinan dauden 56 gutxiengo etnietako jakiak dastatu daitezke bertan. Xinjiangeko jaki tipikoak ardi errea, Xinjiangeko noodleak eta arroza dira[3].
- Alaitasunaren enparantza: Ürümqitarrak egoten diren tokia da. Egunez hiritarrak hizketan eta denbora-pasa ikusten dira eta gauek ikuskizunak antolatzen dira[3].
- Meskita[4]
Xinjiangeko Zetaren Bidearen Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bazar Handiaren ondoan dago, Europar estiloko eraikin baten 5. eta 6. solairuetan. Bertan ikusgai dauden objetu gehienak bi garairi dagozkio, Han dinastiari (K.a. 202-K.o. 220) eta Tang dinastiari (618-907). Basamortu eremu honetako zibilizazio eta kulturen erakusketa dauka eta txinatarren eragina nolakoa izan zen ere azaltzen du[4].
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «地标评选之新疆:国际大巴扎-搜狐新闻» news.sohu.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ (Ingelesez) «Time Travel Turtle - More bizarre than bazaar» Time Travel Turtle 2016-12-29 (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ a b c d e f «Xinjiang International Grand Bazaar, Urumqi» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ a b c «Urumqi Grand Bazaar, Erdaoqiao, Urumqi International Bazaar» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).