Beatriz Fernández Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Fernandez
Datu pertsonalak
Izen osoa Beatriz Fernandez
Jaio 1964
Portugalete (Bizkaia)

Beatriz Fernandez Fernandez (Portugalete, Bizkaia, 1964 - ) Euskal Filologian doktorea. EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle eta ikertzailea da. Basdisyn, Basque Dialect Syntax euskal hizkeren sintaxia aztertzen diharduen ikerketa-taldeko burua da, Ricardo Etxeparerekin batera. Urteotan EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako MINECOk diruz lagundutako zenbait ikerketa proiekturen buru izan da eta gaur egun ere ikerketa-proiektu bat zuzentzen du MINECOren babesean, euskararen hizkeren gramatika bat egiteko asmoz. 2013 urteaz geroztik euskaltzain urgazlea da eta erakundeko gramatika batzordeko kidea. [1]


Bibliografia

Artikulu askoren egilea, bakarka eta elkarlanean. Bi liburu eman ditu argitara Jon Ortiz de Urbinarekin batera:

  • "Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan" (2007, UEU)
  • "Datiboa hiztegian" (2010, EHU)


Erreferentziak