Portugalete

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Portugalete
 Bizkaia, Euskal Herria
Portugalete 20.jpg
Portugaleteren ikuspegia
Portugaleteko bandera

Portugaleteko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Bilbo Handia
Izen ofiziala Portugalete bandera.svg Portugalete
Alkatea Mikel Torres Lorenzo Logotipo del PSOE.svg
Posta kodea 48920
INE kodea 48078
Herritarra portugaletetar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 10″ N, 3° 01′ 10″ W / 43.319444°N,3.019583°W / 43.319444; -3.019583Koordenatuak: 43° 19′ 10″ N, 3° 01′ 10″ W / 43.319444°N,3.019583°W / 43.319444; -3.019583
Portugalete hemen kokatua: Bizkaia
Portugalete
Portugalete
Portugalete (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 3,21 km2
Garaiera 6 metro
Distantzia 14 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 46.700 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -301)
% 47,81 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,19
Dentsitatea 14.548,29 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 7,25
Zahartze tasa[1] % 22,48
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 33,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,51 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,82 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 14,06 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 18,94 (2010)
Euskararen erabilera % 2,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1322. urtea
Webgunea http://www.portugalete.org

Portugalete Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren ezker ertzean kokatua. 2015. urtean 46.700 biztanle zituela, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan zortzigarrena zegoen. Bestalde, guztira 3,21 km² besterik ez duenez, bere biztanle dentsitatea (15.000 bizt/km² ingurukoa) Euskal Herriko handiena da.

Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893an eraikitako burdinazko transbordadore zubia,UNESCOk gizateriaren ondare izendatua, itsasadarraz bestalde dagoen Getxo herriarekiko lotura egiten duena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete herria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuella udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin; hegoaldean, Sestaorekin; eta iparraldean, Santurtzirekin.

Bilboko itsasadarraren eta Ballonti errekaren artean kokatuta, Portugalete itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da. Herriak malda ugari ditu, eta muino batean hazi behar izan zuen industrializazioa gertatzean. Herriaren erdigunea, alde zaharra eta udaletxea Ibaizabal ibaiaren ondoko gune lauenean daude.

Portugaleteko auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete toponimoaren jatorria ezezaguna da eta gaur egun gai eztabaidatsua da adituen artean. Juan Antonio Mogelek 1803an José de Bargasi bidalitako eskutitz batean Portugal eta Portugalete toponimoek jatorri bera zutela idatzi zuen, latinezko Portus-galorum edo zelten portua[2]. Hala ere, gero teoria baztertu egin zuen ez Portugaletek, ez Portugalek ez zutela inoiz halako ezaugarririk izan argudiatuz. Geroago, beste teoria bat proposatu zuen: euskarazko Portu eta Ugalete/a hitzen lotura, azkenak "ura gelditzen den txokoa" esan nahi du[3].

Beste batzuek euskarazko Portu eta Ugaldeta hitzen lotura dela esan dute, azkenak "portuaren urertzak" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete hiribildua Maria Diaz Harokoak eratu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste hiribildu batzuk bezala. Aurretik, Enkarterriko arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako Joanes II.a erregeak emandako opariaren bitartez[4]. Mendetan, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko, norgehiagoka 1511n gaur egungo hiriburuak irabazi arte.

XIX. mendean herriaren jarduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuak ordezkatuz joan ziren. Kostaldean izanik haren hondartzaz eta bainuetxeaz, burgesia berriak bertan kokatu zituen bere udarako etxebizitzak, eta Kai Barriaren inguruan, bere jauregitxoak eraiki zituen. Hala, XX. mendean zehar Portugalete Ezkerraldeko merkataritza eta aisialdirako gune bilakatu zen.

Portugaleten ez zen fabrika asko ezarri, eta altxatu zirenak batez ere udalerriaren mendebaldean altxatu ziren, (Moyresa esaterako). Dena den,herria industrializazioak erakarritako biztanleria handiaren jomuga bilakatu zen. Milaka etxebizitza eraiki ziren Portugaleteko alde zaharra zegoen gunetik harago, ekialdetik mendebaldera.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleteko demografia eta biztanleriaren joera Bilbo Handiko beste udalerri industrialen antzerakoa da. XIX. mendera arte herri txikia izan zen, 1.000 biztanle inguru zituena. Ondorengo industrializazioak, berriz, biztanleriaren hazkunde izugarria eragin zuen.

Industrializazioak batez ere Gaztelatik eta Galiziatik erakarri zituen etorkinak, 1950 eta 1970eko hamarkaden artean, herriko populazioa laukoiztu arte.

Udalerriaren azalera historian zehar aldatu egin zen, azkenengo aldaketa nagusiak hauek izan ziren:

Portugaletek 48.000 biztanle inguru dauzka. 2006an lehen aldiz 50.000tik behera geratu zen biztanleria, eta beherantz jarraitu zuen XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. Geroztik. Etxebizitza berriak eraikitzeko ezintasunak, zerbitzu gabeziak eta industrializazioarekin batera etorritako etorkin asko euren jaioterrietara itzuli izanak eragin latza izan zuten garapen demografiko horretan.

Herriak etxebizitza berriak eraikitzeko tokirik ez duela eta, etorkizunean biztanleriak beherantz jarraituko duela aurreikusten da.

Portugaleteko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Trantsizio Demokratikoa hasi eta gero, Portugaleteko udala beti Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerraren eskuetan izan da. Egungo alkatea Mikel Torres da. PSEk bai bakarrik bai Euzko Alderdi Jeltzalearekin edo Euskadiko Alderdi Popularrarekin gobernatu du urte hauetan guztietan.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Portugaleten»

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleteko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
9 / 21
8.020 (% 33,70)
8 / 21
8.526 (% 36,98)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 21
5.295 (% 22,25)
6 / 21
5.825 (% 25,26)
Portugaluj@ Despierta - Esna Gaitezen
3 / 21
3.477 (% 14,61)
Euskal Herria Bildu*
3 / 21
2.865 (% 12,04)
3 / 21
3.290 (% 14,27)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.743 (% 7,32)
3 / 21
3.168 (% 13,74)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)**
1 / 21
29.038 (% 17,24)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2007an Aralarrekin koalizioan aurkeztuta.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Doroteo Pinedo Bañales 1979-1987 PSE
Gerardo Pradas Calvo 1987-1995 PSE
Miguel Ángel Cabieces García 1995-2007 PSE-EE
Mikel Torres 2007-? PSE-EE

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleteko erakargune turistiko nagusia Bizkaiko Zubia da, 1893an eraikia eta munduko zubi esekirik zaharrena dena. 2006an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeak turismoa bultzatu egin zuen udalerrian, Bilbon jasotako hainbat eraikinekin batera.

Badaude beste hainbat eraikin ikusgarri batzuk ere, bai erlijiosoak bai zibilak:

Eusko Jaurlaritzak monumentu edo monumentu-multzo izendatu ditu Portugaleteko zenbait eraikin. Hona hemen:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak hainbat elkarte kultural ditu, hona hemen nabarmenetariko batzuk:

  • Berriztasuna dantza taldea[7], 1970ean sortua.
  • Elai-Alai dantza-taldea[8], 1962an sortua eta Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen duena.
  • Lora Barri[9], folklorea lantzeaz gain Nazioarteko Txakur Erakusketa antolatzen duena.
  • Santa Maria Abesbatza[10], 1978an sortua.
  • Danok Bat otxotea
  • Guretzat Musika Banda[11], 1983an sortua.
  • Sorozabal Abesbatza[12], 1998an sortua.
  • Barbis Taldea, abesbatza dena.
  • Pikotos Rock elkartea. 2011n sortua (Herriko rock taldeen elkartea)

Musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleten hazi eta jorratu diren musika taldeen zerrenda da hau:

  • Amimishock,
  • Manifa,
  • Psyko,
  • Dekadenzia,
  • Burdinkaia,
  • Makabi, punk estiloko musika taldea.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaletek ospatzen duen kultura ekitaldirik nagusienetakoa Nazioarteko Folklore Jaialdia da. Bertan, urtero eta uztailaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko hainbat dantza eta musika taldek hartzen dute parte.

Horrez gain, herriak ospatzen dituen jaiegunen artean honakoak daude:

Jaia Data Auzoa
Inauteriak Otsaila
San Antonio Ekainaren 13a Buenavista
Giako Andra Maria Uztailaren 1a Alde Zaharra
San Kristobal Uztailaren 10a Errepelega
San Roke jaiak Abuztuaren 16a
San Nikolas Irailaren 4a Kai Zaharra
Gurutzearen gorespena Irailaren 14a Alde Zaharra

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleten zenbait kirol elkarte ere badaude, hona hemen nagusiak:

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publikoa errepidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus

  • A2315 Santurtzi - UPV
  • A3115 Bilbo - Santurtzi
  • A3122 Bilbo - Sestao - Errepelega
  • A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
  • A3131 Barakaldo - Sestao - Errepelega
  • A3135 Sestao - Kabiezes
  • A3142 Santurtzi - Barakaldo
  • A3151 Bilbo - Santurtzi - Portugalete (Autopistaz)
  • A3321 Portugalete - Muskiz
  • A3323 Portugalete - Galdames
  • A3331 Sestao - Trapagaran
  • A3332 Santurtzi - Trapagaran
  • A3333 Santurtzi - Gallarta
  • A3335 Sestao - Muskiz

La Unión-La Burundesa

  • A3718 Gallarta - Gasteiz

ALSA

  • Badaude zenbait distantzia handiko autobus udalerrian geltokia dutenak.

Garraio publikoa trenbideaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Renfe Aldiriak

Metro Bilbao

Itsas-garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete eta Areeta artean Ibaizabal zeharkatzen duen txalupa zerbitzua dago.

Aire-garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo-Loiu aireportua herritik 18 kilometrotara dago.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areeta eta Portugalete artean Bizkaiko Zubia dago.

Herriko argazki panoramikoa.
Herriko argazki panoramikoa.

Jentilizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugaleteko biztanleen jentilizioa portugaletetarra da[15]. Gaztelaniaz, berriz, portugalujo/a da, nahiz eta izen herrikoia jarrillero/a izan. Ezizen honek XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran du jatorria, orduko Portugaletek hainbat taberna zituen non txakolina pitxar txikietan, gaztelaniaz "jarrilla", edaten zuten.

Portugaletetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Portugaletetar ospetsuen zerrenda»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Portugalete Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa