Behatxulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behatxuloa

Behatxuloa horma edo ate batean egindako eta leiar batez hornitutako zulotxoa da, kanpoaldean dagoena ikusteko erabilia. Helburua seguritatea handitzea da, hots, kanpotik deitzen duena ikusteko. Normalean, gaur egun, atearen zulo batean egokitutako beirazko edo plastikozko angeluzabaleko leiarra da. Ikusteko angelua 132° izaten dute baina badira ere angelu zabalagoa dutenak.

Behatxulo berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologia berriei esker, behatxuloren mekanismoak hobetu egin dira seguritatea handitzeko asmoz. Esaterako, batzuek minikamera bat dute, horrelako etxetik kanpoko irudiak grabatzeko; askotan, Infragorrien ikuspenari esker, gauez grabatzeko prestatuta daude.

Lehen erabiltzen zen behatxulo bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]