Belen Atienza Azcona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belen Atienza Azcona
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBelén Atienza Azcona
JaiotzaMadril, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm1428086 Allocine: 202519 Edit the value on Wikidata

Belén Atienza Azcona (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1970) zinema eta telebistako ekoizle madrildarra da. 30 film baino gehiago ekoitzi ditu eta nazioarteko hainbat produkziotan lan egin du. Bere lanik aipagarrienen artean Lo imposible, Un monstruo ha venido a verme edo Jurassic World: Fallen Kingdom (Mundu jurasikoa: Erresuma eroria) eta Penny Dreadful telesaila ditugu. Azken horretan, produktorekide exekutibo gisa parte hartu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbideko lizentziaduna da Atienza; izan ere, ikasketak erabaki behar izan zituenean, ez zegoen zinemako karrera espezifikorik, eta horixe zen benetan ikasi nahi zuena.[2] Horregatik, oso denbora gutxian aritu zen abokatutzan, Sogepaq zinema-banatzaile espainiarrean lan egiteko deitu zioten arte.

Azken urteotako Espainiako zinemako arrakastarik handienetako hiru ekoitzi ditu: Lo imposible, Un monstruo venido a verme eta El orfanato, denak Juan Antonio Bayonak zuzenduak eta Espainiako zinemaren historiako hamar film arrakastatsuenen artean daudenak.[3] Atienza Espainiako zinema-industrian 20 milioi euro baino gehiago ekoitzi dituzten filmak egiteko gai izan den pertsona bakarretakoa da.[2]

2014an YoDona aldizkariaren arabera, Espainian eragin handiena duten 500 emakumeetako bat izendatu zuten.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Vicuñaren eskutik hasi zen ekoizten Atienza Impalan. 2001ean, Telecinco Cineman hasi zen lanean. Aldi horretan, Guillermo del Tororen El laberinto del fauno, Agustín Díaz Yánezen Alatriste eta Steven Soderbergh zuzendari estatubatuarraren Che: Guerrilla eta Che: el argentino lanetan aritu zen. Talentu berriak aurkitzen jardun zuen. Horrela, 2007an El orfanato, Juan Antonio Bayonaren opera prima, aurrera ateratzea erabaki zuen, non produktore delegatu gisa agertzen den. Harrezkero, bien arteko lan-ibilbidea eskutik joan da beti. Ekoizlea izan da, besteak beste, Un monstruo ha venido verme, Jurassic World: El reino caido edo Lo imposible. Azken hori estreinatu zenean, Espainiako zinemaren historiako filmik arrakastatsuena bihurtu zen.[2]

2003an, Apaches Entertainment ekoiztetxea sortu zuen Enrique López Lavignerekin batera. Ekoiztetxe hori aurrekontu handiko zineman aritzen da, eta kalitate-zigilua du. Lo imposible, Extraterrestre edo Tres bodas de más izan dira konpainia horrekin aurrera atera dituen filmetako batzuk.

Azken urteetan, ingelesezko zinema egiten aritu da, eta nazioarteko banaketa izan du, baina Espainian, jatorrizko herrialdean, filmatzeak du beti lehentasuna. Jurassic World lanarekin saiatu zen, baina ez zuen lortu, Espainian desgrabazio fiskal gutxi daude eta.[2]

Arrazoi sozialetan ere parte hartzen du. 2015. urtean, 9 días en Haítí film laburra egin zuen. Film horren gidoia ere sinatu zuen Oxfam Intermónentzat, "Sí me importa" kanpainaren barruan.[5][6] Helburua zen ikustaraztea eta Gobernuari eskatzea garapenerako lankidetzan inbertsio handiagoa egin behar zela pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko. Film labur hori Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.[7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018 – Jurassic World: El reino caído, Juan Antonio Bayonarena.
  • 2017 – El secreto de Marrowbone , Sergio G. Sánchezena.
  • 2016 – Un monstruo viene a verme, Juan Antonio Bayonarena.
  • 2016 – Toro, Kike Maillorena.
  • 2015 – Gente en sitios, Juan Cavestanyrena.
  • 2014 – Out of dark, Lluís Quílezena.
  • 2014 – Purgatorio, Pau Teixidorrena.
  • 2014 – Open Windows, Nacho Vigalondorena.
  • 2013 – Faraday, Norberto Ramos del Valena.
  • 2013 – Tres bodas de más, Javier Ruiz Calderarena.
  • 2012 – Lo imposible, Juan Antonio Bayonarena.
  • 2012 – Fin, Jorge Torregrossarena.
  • 2011 – Verbo, Eduardo Chapero - Jacksonena.
  • 2011 – Intruders, Juan Carlos Fresnadillorena.
  • 2011 – Extraterrestre, Nacho Vigalondorena.
  • 2009 – Hierro, Gabe Ibáñezena.
  • 2008 – Che, el argentino, Steven Soderberghena.
  • 2008 – Che: guerrilla, Steven Soderberghena.
  • 2008 – Maradona by Kusturica, Emir Kusturicarena.
  • 2008 – Gente de mala calidad, Juan Cavestanyrena.
  • 2007 – Salir pitando, Álvaro Fernández Armerorena.
  • 2007 – El orfanato, Juan Antonio Bayonarena.
  • 2007 – Ladrones, Jaime Marquesena.
  • 2007 – Días de cine, David Serranorena.
  • 2006 – Alatriste, Agustín Díaz Yanesena.
  • 2006 – El laberinto del fauno, Guillermo del Tororena.
  • 2006 – Volando voy, Miguel Albadalejorena.
  • 2005 – Yak-42, Tania Estévezena.
  • 2005 – El calentito, Chus Gutiérrezena.
  • 2003 – Días de fútbol, David Serranorena.
  • 2003 – Karate a muerte en Torremolinos, Pedro Tembouryrena.

Telebistako serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016an Petrona, Hammudi Al - Rahmoun Fontena.
  • 2015ean 9 días en Haití, Juan Antonio Bayonarena.
  • 2008an The end, Eduardo Chapero - Jacksonena.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an, Emakumezkoek egindako Nazioarteko Zinemaldiko Zinemaldiaren Ibilbide Onenaren Saria irabazi zuen[8]
  • 2014an Komedia Onenaren Saria irabazi zuen Feroz Sarietan, Tres bodas de más filmarengatik.
  • 2014an YoDona aldizkariaren arabera, Espainian eragin handiena duten 500 emakumeetako bat izendatu zuten.[4]
  • 2013an, Goya sarietan Film Onenaren sarietarako izendatu zuten Lo imposible filmearekin.
  • 2013an, Gaudí sarietan Europako film onenaren saria irabazi zuen Lo imposible filmarekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Belén Atienza» IMDb.
  2. a b c d Belen Atienza, la mujer más poderosa del cine español. 26 de octubre de 2017.
  3. «LAS 20 PELÍCULAS ESPAÑOLAS MÁS TAQUILLERAS DE LA HISTORIA DEL CINE (ACTUALIZADO) | El Blog de Cine Español» www.elblogdecineespanol.com.
  4. a b «Las 500 españolas más influyentes» YoDona 29 de noviembre de 2014.
  5. Bayona, J. A.. (24 de septiembre de 2015). 9 días en Haití. .
  6. «Sí me importa» www.simeimporta.org.
  7. Azcona, Jaime Atienza. (23 de septiembre de 2015). Bayona se suma a ‘Sí me importa’ desde Haití. ISSN 1134-6582..
  8. Madrid, Magdalena Tsanis/ EFE. (3 de abril de 2018). «Belén Atienza: "Lo mejor de 'Jurassic World' ha sido trabajar con Spielberg"» diariodenavarra.es.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]