Beltza naiz
Itxura
Beltza naiz | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 84 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Black is Beltza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fermin Muguruza |
Gidoigilea(k) | Fermin Muguruza |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Dibulitoon Studio |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Manu Chao Maika Makovski Anari |
Beltza naiz 2018ko Fermin Muguruza iruindar zinema zuzendariaren filma da, making of erako dokumentala, Black is Beltza filma nola egin zuten kontatzen duena.
Bi partetan banatzen da, lehenak kontatzen du nola egin zen transmedia proiektu bat Black is Beltza filmaren inguruan, eta horren ardatza da Amaia Jackson, filmean parte hartu zuen zarauztar bat[1]. Bigarren partean animazio prozesua azaltzen da zehatzago, eta tartean elkarrizketak daude artista eta aktibistekin[2].
Black is Beltza Donostiako 2018ko Zinemaldian erakutsi eta egun gutxitara estreinatu zen ETB1en Beltza naiz, 2018ko urrian[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Amaia Jackson, kontaketa baten aurpegia - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kulturklik. (). «'Beltza naiz'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ETB1 estrena hoy ‘Beltza naiz’, documental sobre el proceso de creación de ‘Black is beltza’. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).